Astekaria

 Txandan 

Oinarria

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2272. alea
2011-04-10
alde 0    kontra 0

Bat: edozein ekimen hezur-mamitzeko orduan, pertsonak, ideiak eta baliabideak –hau bigarren maila batean– behar dira. Beste bat: premisa jakin batetik abiatuko naiz –eta ez da berria–, ekimen interesgarrienak pertsonaren baitako aldaketan oinarritzen dira. Aurrekoa, beste modu batera esanda, gizateriaren etorkizun hobea lortzen joateko esanguratsuak izango diren prozesuek pertsonaren dimentsioa izango dute ardatz. Edo ez dira izango. Zientzia: nik sinesten diet zenbait biologo eta psikologori. Barren-barrenean diote gizakumea bi gauza dela –asko konpilaturik–: genetika eta zaintza –edo zaintza-eza–. Hau da: giza espezieak dituen aurre-baldintza genetiko guztiak dakartzagula pertsonen erresuman jaustearren, bakarrik horregatik. Aurre-baldintza edo potentzialitateok: fisiko, morfologiko, afektibo, esploratzaile, sexual, haserrearekin lotutakoak, beldurrarekin... egoki edo desegoki gara daitezke, zaindu edo zaindu ez, horren arabera. Irudi bat konparaziorako: landare erne berria da pertsona umetan. Landare horri behar dituenak eskaini ezkero, erne-aro eta lehen hazkuntza-aroan batez ere, berez dakartzan potentzialak garatu egingo ditu. Zaindu ezik, iharra eta mugatua izango da. Eta onurak edo fakturak izango ditu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza