Astekaria

 Ekonomia 

Apustu kapitalista eta antinazionala

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2271. alea
2011-04-03
alde 2    kontra 0

BBK-k, Kutxak eta Vitalek “fusio hotzeko” prozesua hasi dute, marka berria sortzea ekarriko duena. Banku berriak 80.000 milioi euro inguruko aktiboak izango ditu. 365 milioi euroak gainditu zituzten hiruren artean 2010eko etekinetan. Gaur egungo enplegua mantentzen badute, 6.000 langile inguru dituzte eta 884 sukurtsal. Erabaki hori Euskal Herritik kanpokoek inposatu dute eta interes espainiarrei men egiten die. Erabakia, EAJk, PSEk eta PPk babestua, Espainiako Gobernuak hasitako finantza erreformaren barruan kokatu behar da, “Espainiako finantza sistema indartzeko”. Erreforma horrek aurrezki kutxak pribatizatzeari eta bankarizatzeari ateak ireki zizkion.

Hiru euskal kutxa horiek, baimen politikoarekin, apustu kapitalista egin dute, nazionala eta soziala beharrean. Horrela, Euskal Herriaren interesekin bat egiten duten helburutik urruntzen da: indartsua eta kaudimenduna litzatekeen euskal kutxa bakarra sortzea, gutxienez Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxez osatua, Nafarroako CAN barne. Orain, aldiz, interes politikoek eragin dute, batetik BBK arriskatu izana Andaluziako Cajasur kontrolpean hartzera, eta bestetik, CAN Banca Cívicarekin batzea. Helburu nazionala bazterrean utzi dute. Gainera, pribatizatze eta bankarizatze prozesuak, hau da, apustu kapitalistak, obra soziala arriskuan jarriko du. Kutxak pribatizatu eta bankarizatzen badira, ez dituzte erakundeek kontrolatuko (udalak, aldundiak eta sindikatuak). Kontrol hori esku pribatuetan egongo da, akzionista berriengan. Logikoki, etekinak banatzerakoan, interes pribatuak interes publikoen aurka jar daitezke. Azkenean, kaltetua obra soziala izango da, orain arte kutxen ikurra izandakoa. Apustua, zalantzarik gabe, kapitalista eta antinazionala da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza