Astekaria

 Larrun 

Sarrera

Bake prozesu formalaren aldarrikapena

Ondoren irakurgai den konferentzia Brian Currinek Europar Batasunean emana da, Bruselan, 2008an. Irakurlearentzat interesgarri dela iritzitz berreskuratu eta itzuli dugu, garai berriak ate-joka, Hegoafrika eta Ipar Irlandan hemen zail diruditen zenbait gai nola konpondu zituzten oso argi azaltzen baitu abokatu hegoafrikarrak bertan.

Lander Arbelaitz

Lander Arbelaitz


2270. alea
2011-03-27
alde 6    kontra 0

Bake prozesuak arrakasta izateko, guztiz beharrezkoa ez bada ere, azpimarratzen du oso positiboa duela izaera formala edukitzea, baita konpondu beharrekoa konpontzeko, bi aldeetan benetako gogo eta nahia izatea ere. Ezker abertzalearen legalizazioaz gain, bake prozesu formal baten aldarrikapena egiten du bertan.

Brian Currin 20 urte baino gehiago daramatza bateko eta besteko gatazketan esku hartzen. Bere herrialdean lehenbizi, apartheidaren aurkako posizio argia hartu zuten zuri bakanetakoa izaki, bertako bake prozesuan jarrera aktiboa izan zuen, erregimenaren aurka ari ziren ekintzaile ugari legalki defendatuz, eta gero, Egiaren eta Berradiskidetzearen Komisioan goi mailako ardurak bere gain hartuz. Behin Hegoafrikan egitekoak amaituta, Sri Lankan, Rwandan, Ekialde Hurbilean eta Ipar Irlandan ibili da alde ezberdinak elkarri hurbildu nahian, eta askotan, Irlandan adibidez, emaitza arrakastatsuak lortuz. Orain, urteetan bildutako esperientzia Euskal Herriko gatazka bideratzeko aplikatzen ari da.

Hitzaldiaz gain, bi iritzi artikulutan, klabe garbi batzuk ematen dituzte Paul Rios eta Imanol Murua Uriak. Lehenak balizko bake prozesuak nolako egitura izan behar duen aztertzen du, eta bigarrenak berriz, analisi zabalagoa egiten du. Muruaren ustez, aurreko prozesua eta hurrena, oso ezberdinak izango dira, eta ETAk bake prozesua baino lehen armak utzi izanak eskema guztiak aldatzen ditu.

Larrun honetan, beraz:

Hegoafrikako, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuetan ikasitakoak, Brian Currinen hitzaldia

Konponbiderako elkarrizketarako baldintzak, Paul Riosen analisia

Bakearen ondoren, politika, Imanol Muruaren analisia

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza