Astekaria

 Txandan 

Zera

Igor Estankona

Igor Estankona


2269. alea
2011-03-20
alde 2    kontra 0

Zera eskatzen da: Emakundek gizonezkoak behar ditu. Udaletan, aldundietan, gobernuetan, unibertsitateetan, sindikatuetan eta enpresetan patriarkatua kudeatuko duten goi-kargudun emakumeak behar ditu. Lanean hortzak erakutsiko dituzten emakumeak behar ditu, eta martxoaren 8a eurei eskaini die: AHTa bideratu duten emakumeak, alderdiak legez kanpo uztea eskatu dutenak, bizitza borrokari gupidagabe opatu diotenak, titia hurrengo egunean kendu dutenak, puntuak oraindik minbera batzarrera itzuli direnak.

Emakume horiek produktibitatearen arabera kobratuko dute, ez dute gizarte zerbitzurik izango, urte gehiago egingo dute lan, eta habian edukiko dituzte, halabeharrez, ume-sartak berandura arte.


Baina lanordu jakinik gabeko eguna sarturik, eta hala ere etenik bako formazioa eskainiko zaielarik, inguruan zapaldurik bizi diren esklaboen familietan eta hirugarren munduan zabalduko dituzte liberazioaren hitza eta eskutur telematikoa.
Eta emakume berri horiek ez diote gizonari ezer kenduko, horrexek emango die-eta euren lorpenei neurria, euren depresioei zentzua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza