Astekaria

 Ekonomia 

Argitu dezatela euskal kutxek

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2268. alea
2011-03-13
alde 4    kontra 0

Aurrezki kutxen eztabaidan, alderdi politikoen zarata baino ez da entzuten, kontrol politikorako erabileraren ingurukoa. Alabaina, aste honetan hasiko dira egiten Euskal Herriko lau kutxen batzar nagusiak. Lehenengoa hilaren 11n egingo da, BBKrena, denen artean garrantzitsuena. Beharrezkoa da kutxa bakoitzak, krisiak eragindako 2010eko ekitaldiaren emaitzak azaltzeaz gain, bere operazioetako batzuk esplikatzea, eta batez ere etorkizunera begira zalantzak argitzea.

Beharrezkoa da kudeatzaile teknikariek esatea fusio hotzaren (BBK + Vital) edo fusio beroaren (BBK + Vital + Kutxa) alde egiten duten EAEn. Hiru kutxak Nafarroako CANekin fusionatzea izango litzateke logikoena eta naturalena, lurralde testuinguru berean kokaturik daudelako guztiak. Haatik, CAN, beste kutxa batzuekin bat eginda dago, eta gainerako euskal kutxekin CANek egin beharreko fusio posible eta desiragarriak gaur egun ez dirudi babesik aurkitzen duenik. CAN batez ere lurralde politikak sortutako arazo eta interesek baldintzaturik dago.

Beharrezkoa da kudeatzaile teknikari horiek, herrialdearen nazio eta ekonomia ikuspegitik, esatea zeintzuk diren aukera onenak finantza-teknikari dagokionez. BBK-k azaldu beharko du zergatik bat egin duen Andaluziako kutxarekin, Cajasurrekin, galera handiak dituenean. Horrela bere kaudimena murriztu du, oinarrizko kapitala %16,8tik –Espainiako altuena– %10,35 izatera igaro baita. CANek esplikatu beharko du zergatik alboratu duen EAEko kutxekin fusionatzeko aukera, Euskal Herritik kanpoko kutxen alde eginez. Lau aurrezki kutxek argitu beharko dute zer gertatuko den Gizarte Ekintzekin: pribatizatu egingo dituzte? Murriztu egingo dituzte?
 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza