Astekaria

 Bestelakoak 

Garai berriez

Eider Alkorta

Eider Alkorta


2266. alea
2011-02-27
alde 2    kontra 0

Otsailaren 7an aldi berri baten atea ireki zen Euskalduna Jauregian, eta aro berri orori dagokion moduan, irakurketek, balorazioek eta sentimenduek kolore anitzak dituzte. Alderdien Legeak, besteak beste, eta sortutako jurisprudentziak, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiarenak bereziki, Ezker Abertzalearen estrategiaren birplanteamendu bat ekarri du. Pragmatismo ariketa argi bat ikusi ahal izan zen Iñigo Iruinek alderdi berriaren Estatutuen nondik norakoak azaldu zituenean.


Ildo honetan, izan ahal diren desadostasun eta kritikatik harago, Ezker Abertzalearen proiektu berriak eta Estatutuen formulazioak, derrigorrez, aipaturiko ebazpen judizialak erreferentziatzat izan behar zituela adierazi zuen. Zutik Euskal Herriaren erreflexio estrategikoaren ingurumarian emandako aldaketak, hausturak eta errefuxapenak Ezker Abertzaleak hauteskunde nahiz instituzioetan egoteko behar eta nahia bidezkotu zituzten. Aurretik mezua zabaltzen hasia zen, abenduan bertan Arnaldo Otegik Ezker Abertzalea ez zela erresistitzeko jaio, irabazteko baizik zioenean.

Ezker Abertzalearen alderdi berriaren plazaratzeak, denetariko erreakzioak sortu ditu, barruan eta kanpoan. Kanpoan batzuei oina aldatuta harrapatu dietela pentsa daiteke, baina barruan ere. Emanen du baten batzuek saldu nahi izan duten Espainiako Gobernuaren ahultasuna ez zela hainbesterakoa eta Ezker Abertzalek legeak obeditzeaz gain, urte askotan abangoardia izan dena errefusatzen ikusi dugu. Iraganarekiko haustura bat dela dio Sortuk. Kontuak honela, sentimen nahasiak egon daitezke, beste aukerarik ez zegoenarena ala urrunegi iritsi direnarena. Finean, legeztatze prozesuak bidean utzi dezakeenaren handiestea edota txikiagotzea.


Atzera begiratzeko tentazioa duen edonori esango zaio aurrera begiratzeko garaia dela baina horrek pedagogia eta denbora eskatzen du. Epe motzean ekintza eta adierazpen beretsuak semantikoki zenbat aldatu diren ikusiko zuen norbaitek eta helburu zehatz batzuen lorpenerako “etsaia”ren legeetaz baliatzea onargarritzat jotzen dela testuinguru batzuetan. Ez dirudi hautsak gehiegi harrotu direnik eta garai berrian, publikoki behintzat, pozik agertu dira asko, etorkizun itxaropentsu baten ilusioz, amnesia eta etsimen kristau zantzuren bat bada ere. Horrelakoak izaten dira izaera honetako gatazken amaiera edo amaiera hasierak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza