Astekaria

 Txandan 

Gazteak

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2265. alea
2011-02-20
alde 1    kontra 0

Gaurko gazteekin harremana duten heldu ugarik belaunaldi arteko amua ederki irentsia dute, zoritxarrez. Izan ere, nire ingurua desgaztetu ahala, gaurko gazteen kontrako komentarioak ohikoago bihurtzen hasi dira. Adinak ez du barkatzen, nonbait.

Ezin gaurkoagoak diruditen kritika latzok, ordea, Sokratesek eta Hesiodok euren garaiko gazteei buruz jaulkitakoen oso-oso antzekoak dira (K.a. V. mendean eta VIII. mendean, hurrenez hurren): “Gaurko gazteek ez dute autoritaterik errespetatzen eta tiranoak dira” eta “ez dut inolako esperantzarik gure herriaren geroaz, gazteok jasanezinak eta ikaragarriak direlako”. Areago, 4.000 urte inguru dituzten gisa bereko testigantzak ere ba omen daude Egipton eta Babilonian.


Historiaren soka luzeak ageri duenez, adinaren poderioz bizitzaren gaineko gure ikuspegiak okertzera jotzen du maiz. Faltsua da, hortaz, hainbatetan aditu beharko dudan eta dagoeneko nardatua naukan mezu apokaliptikoa: gaurko gazteak gainbehera doaz.
Gaurko gazteak, baina, atzoko eta biharkoen pare dabiltza, baita urte batzuen buruan beren aurrekoei gezia botatzen ere.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza