Astekaria

 Bestelakoak 

Gudan gaude

Ekai Txapartegi

Ekai Txapartegi


2264. alea
2011-02-13
alde 5    kontra 1

Matrix pelikulan bezala, makinaren aurkako gudan gaude. Makinan pentsatu nahi baduzu, pentsatu gobernuan, parlamentuan, alderdi politiko eta komunikabideetan. Pentsatu gizatasunik gabeko teknologia juridiko eta instituzional sofistikatu horretan. Hori da makina. Ez dauka bihotzik; baina aurpegiak badauzka. Rubalcaba, Zapatero, Lopez, Urkullu.

Bilduta daude makinaren programatzaileak. FMI, ACS, BBVA, SANTANDER, FCC, ENDESA. Makinaren gainetik daude. Programatzaileak dira, ez dira gu bezala. Gu baino lehenago ohartu ziren gudan gaudela, eta aurrea hartu digute.
    

Herritarrak boteregabetzeko programatu dute makina.
    

Hipotekak ito egiten gaitu. Lanik gabe edo prekarietatean, makinak ez dizu arnasarik hartzen uzten, off zaude. Zergak igo, argia igo, gasolina igo. Pentsio erreforma. Gizartea EEEn dago. Makinak baditu mila bide herritarrak odolusten jarraitzeko.
    

Errauste-planta eraiki. Herritarrak pobretu. Herritarrak gaixotu. Herritarroi ardura zibikoak kendu, hezkuntza hiritarra kimatu. Makinak horrela gobernatzen du. Hori da Madrilen, Gasteizen edo Donostian daukaguna.
    

"Ekonomia politikaren zerbitzura ikusi nahi baduzu, zuk ere, nik bezala, politika herritarron zerbitzura ikusi nahi baduzu, orduan zu ere, ni bezala, makinaren aurkako gudan zaude"

Indignez-vous!” dio agureak. Eta zinez, guda hau irabazi nahi badugu... Ingeniariak, langabetuak, autonomoak, ikasleak, irakasleak. Non arraio daude gazteak? Baita agureak ere! Guztiak beharko ditugu.
    

Gizadia odolusteko makina asmatua dago. Martxan jarri dute. XXI. mendeko teknologia, eta XXI. mendeko paranoia. Erreala da. Morfeo, non zaude?

El comunicado de ETA cae sobre un colchón de unidad”. Makinaren batasuna da.

Herritarrak makinaren zerbitzura eta makina programatzaileen zerbitzura, horrela jarrita dago. Herritar mehetuak, kapitalista gizenak. Injustizia sozialaren datuak izutzekoak dira. Aberastasunaren %80a gizartearen %20ak gordetzen du. Tartean gobernua, kapitalistentzat bazka herritarron hesteetan bilatzen. Makina bera Alemanian, Grezian, Irlandan, Portugalen.  

Ilegalizazioa. Atxiloketak. Torturak. Makinatik irten nahi duenari makila. Egia dakienari. Makinak nola funtzionatzen duen esaten duenari. Espazioak irabazten dizkiotenei. Hernani, Oiartzun, Usurbil. Matrixeko kartzelan askatasunak 8719600510 zenbakia du.
    

Zuk ere, nik bezala, ekonomia politikaren zerbitzura ikusi nahi baduzu, eta ez alderantziz; zuk ere, nik bezala, politika herritarron zerbitzura ikusi nahi baduzu, eta ez alderantziz; orduan zu ere, ni bezala, makinaren aurkako gudan zaude.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza