Astekaria

 Bertso berriak 

ETA kito!

Xabier Paya

Xabier Paya


2262. alea
2011-01-30
alde 2    kontra 0
    I
Ez da erraz kontatzen
zortziehun hilketa
eta zortziehun preso
ziegan gordeta.
Hirurogei urteren
ondoren, eureka!
Adio bonba-lapa,
ciao metraileta!
Behingoz ezabatuko
esalditik ETA
eta orain azaldu
da BAINAz beteta.
        II
Egiaztagarria
zer gauza izaki?
Semantika ardura
al zaio hainbati?
Ezjakinak badaki
galdetzen ausarki.
Galdera egiozu
guardia zibil bati,
begiak autopean
jarrita badaki,
jartzeari utziko
diolako aurki.
 
        III
“Baina ETAk guztia
ez du argi esan!”.
“Baina berandu dator
ezer konpon dezan!”.
“Baina ez ote dauzka
hainbat kontraesan?”.
“Baina nola sinetsi
ETAren promesan?”.
Dena ez balitz horren
pozgarria izan,
Currin-ka hasiko ziren
direnaren gisan.
    IV
Bukaeran badira
azken bi apunte,
eskaera bat dute
firma biren truke.
Madril eta Parisa,
por favor, s’il vous plait,
bidaltzea biziki
eskertuko nuke
sinatuta itzuli
beharko digute…
Bakea ez da lortzen

“bik” nahi ez badute.

        V
ETAren su-etena
ozenki entzuna,
Espainiak zor dio
bere erantzuna.
herriaren eskutan
utziz Erresuma,
izan bedi bakea
zein askatasuna;
kito torturak eta
atxilotu booma.
    VI
ETA izan berritan
zorion notizi,
tokatzen zaio hitza
hartzea Parisi:
Herriak har dezala
hitza lehenbizi
ebaz dezan nahi duen
nolanahi bereizi
edota Frantziaren
babesean bizi.

Rodriguez Zapatero,
presidente jauna

Presidente jauna den
Nicolas Sarkozy
 
   

Doinua: “Kasik hamalau urte”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza