Astekaria

 Txandan 

Agiriak ageri

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2262. alea
2011-01-30
alde 0    kontra 0

Bibliak dioenez, Salomon erregeak honela ebazten du haur bat berenganatzeko lehian ari diren bi emakumeetan nor den haurraren benetako ama: haurrari beso banatatik heldu eta bakoitzak bere aldera tira dezala agintzen die Salomonek emakumeei, haurra indartsuen tiratzen duenarentzat izango dela sinetsarazita.

Zergatik zehazki ez dakidala, txikitan hainbestetan entzun eta irakurritako pasarte hori ibili zait buruan jira-biraka hil honen 3an ETAren agiria –oraingoz azkena– ezagutzera eman zigutenetik.

Salomonena nola amaitu zen badakigu: lehiaren une jakin batean, benetako amak, haurrak min har zezakeela ikusita, jaregin dio, nahiago baitu semea beregandik urruti bizirik, berarekin hilik baino. Salomonek, ordea, benetako ama bera dela ateratzen du kontu, eta haurra haren esku uzten.

Agiriak agiri eta agerikoak ageri, Euskal Herriari alde banatatik tiraka ari zaizkion bi aldeei dagokienez, aldeetako batek bakarrik tiratzeari utzita ez dut uste ezer askorik konponduko litzatekeenik, gurean ez baitago arrazoia hari emango liokeen salomonik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza