Astekaria

 Txandan 

Beldurrik gabe

Castillo Suarez

Castillo Suarez


2260. alea
2011-01-16
alde 0    kontra 0

Ez dakigu bere izena, baina ba omen da Amerikako Estatu Batuetan emakume bat beldurra sentitzeko gai ez dena. Izan ere, emozioak kudeatzen dituen burmuinaren zatia kaltetua omen dauka. Urbach-Wiethe gaitza dauka eta oso bakanak dira gaitz hori dutenak. Esaten dutenez, emakumea ez da gai arriskuez jabetzeko, eta hori dela eta edozeinek saihestuko lituzkeen egoerak eta tokiak (animalia arriskutsu bat inguruan, beldurrezko film bat, auzo undergroundak, arma bat berari zuzendua...) ez dira beretzat apartekoak, areago, ikaragarrizko jakinmina sorrarazten diote. Emakumea gai da alai edo triste jartzeko, baina ez ikaratzeko.

Pentsa ezazu zer izango litzatekeen beldurrik gabe bizitzea; besteen aurpegian ikara ezagutu ahal izan gabe; heriotza gero eta gertuago dagoela pentsatu gabe; arriskuei erreparatu gabe. Pentsa zer izango litzatekeen bakardadeari beldurrik ez izatea; onartua izateari; maitatua izateari; bidaiatzeari; jendez inguratuta egoteari. Besarkadak emateko gai izango zinateke? Norbaiti eskutik heltzeko? Bizi ahal izango zinateke beldurrik gabe?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza