Opera postmoderno bateko eszenatoki aproposa

  • Yurre Ugarte ::Gasolindegian

    Alberdania

    orriadeak ::98

    prezioa ::14.50€

gasolindegian
Zazpi kontakizunez osatzen den nobela hau, edota narrazio motz hau, nahasketa askoren paradigma da. Horrela, liburuaren azalean agertzen zaigun gasolindegiari Londresen ikusten diren telefono kabinen traza handiagoa hartzen diogu, gasolindegietako gasolina betetzeko tramankuluena baino. Baina ez, Irun aldean, Behobia aldean nonbait kokatua dagoen gasolindegia da. Espazio hori aski erreala izanik baina, fantasia guztien bilgune ere bihurtzen da. Izan ere, Ugarteren kontakizun honek errealitatetik asko du eta fantasiatik beste asko. Mugak apurtu ditu eta edozein aitzaki narratibo erabiltzen du batetik bestera salto egiteko. Protagonista bera aski erreala da, izan ere, Arte Ederrak ikasi arren gasolindegi batean baitihardu lanean mileurista gisa. Halere, txiki-txikitatik koadroak margotzeari utzi zionetik koreografiarako, fantasiarako zaletasuna erakutsi eta operetako eszenatokiak antolatzen aritu da.
Gasolindegia berriz, “opera postmoderno bateko eszenatoki aproposa” da. Gasolindegitik gertu ordea, Arantoki baserria dago. Arantokiko baserriko Rokek herriko lehenengo puba ireki zuen, Funkytown izenekoa. Istorioak errealitatetik fantasiarako etengabeko jauzian baldin badaude, espazioak ere hartaratu dira eta zer esanik ez pertsonaiak.

Protagonistaren inguruan pertsonaia bitxiak lotuko dira bakoitza bere istorioaren oinorde. Notre Dameko Konkorduna, banpiroen gisara argazkietan ateratzen ez dena; Ines Land dantzaria, hegan egiten zuena; Claudiu errumaniarra, Sugeen Uhartean, Danubio bukatzen den Itsaso Beltzaren inguruan jaioa; Peru, greziar arte klasikoaren “kurosa”. Arantoki baserriko Roke, bele beltza. Veronika, Peru atzetik segitzen duen emakume maitemindua edota Peruk burutik ezin kendu duen emakumea. Pertsonaia bakoitzak bere istorioa du eta protagonistari lotzen zaio gasolindegiaren inguruan. Istorio hauek guztiak gehienetan fantastikoak dira nahiz eta errealitatean oina hartu. Fantasia horren errekreazioa batzu-batzutan pinturari etengabe egiten zaizkion erreferentzietan kokatzen da. Gasolindegi ondoan dagoen Renoir-en soroa, Patinirren koadroak, Botticelliren Venusaren jaiotza. Protagonistak lehen pertsonan iragana eta oraina lotzen dituen narrazio motz honetan, errealismo fantastikoaren zantzuak aipatu beharko genituzke.

Eleberri honetatik beste zerbait azpimarratu beharko bagenu, koreografia lana izango litzateke, izan ere, espazioak oso ondo adieraziak eta koloreztatuak baitaude eta espazio bakoitzak bere istorioa eta bere pertsonaiak baititu. Espazialitatetik, koloreetatik jaio dira pertsonaien karakterizazioak eta narrazioaren tonuak. Gorriak, suaren semantikatik eratorriak, pixka bat surrealistak, errealistak eta onirikoak era berean.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude