Azal melodikoagoa eta anitzagoa aldatu du piztiak

  • Lobo Eléctrico ::Artefactos mágicos

    autoekoizpena

    iraupena ::37´05´´

    prezioa ::5 € (CD) 12 € (LP)

lobo electrico
Oso urrun dagoen lurraldeko negua pasa da jada eta otso elektrikoa lozorrotik irten da gainean azal berria duela. Aldatuta dator, Guantxe bateria jotzailea taldean erabat finkatu delako eta bestelako sonoritate eta estiloak lantzen hasi direlako. Iraganean izan zuten joera, hau da, Stoogesen eromena, AC-D­Cren rock itsaskorra eta Black Sabbathen intentsitate pausatua ageri dira, baina lehen baino askoz gutxiago. Horren ordez, bestelako bidezidorrak ikuskatzen hasi dira: 60ko garage-popa, TSOOLen giro sakonak, Zen Guerrillaren pareko rock-and-roll eskizoa eta Retorno al planeta polimorfia moduko hit-ak, besteak beste. Hitzei dagokionez, Santiren imaginarioak ez dauka parekorik. Bestalde, nabarmendu beharra dago lana CDan ere kaleratu badute ere, biniloaren aurkezpena izugarri landu dutela.

www.myspace.com/loboelectrico
Santi - Lobo Eléctrico
Ez gaude ohituta estudioetara, gu batez ere zuzeneko taldea gara

Disko hau zuen kabuz argitaratzeaz gain, zuek arduratu zarete grabazioaren ekoizpenaz. Zaila da buruan duzuen soinua grabazioan lortzea?


Zigilu propioa sortu dugu, hobe delako guztia geuk egitea. Grabazioei dagokienez, ez gaude ohituta estudioetara, gu batez ere zuzeneko taldea garelako. Baina taldearekin esperimentatu nahi izaten dugu eta soinuarekin ere ahalegina egin dugu; horretaz arduratu da Guantxe.

Zuen lehenengo diskoarekin eta singleekin alderatuta, musika ildoa dezente aldatu duzue. Hau melodikoagoa dela esango nuke...


Bai, egia da aldaketa handia dagoela, nahiz eta gu ez garen horretaz hainbeste ohartzen. Denbora asko igaro da eta azken finean, gu mutanteak gara, etengabe mutatzen ari gara. Melodiari dagokionez, uste dut arrazoia daukazula, melodiak landuago daude orain, baina estiloetan nahasketa handia dago, gu ere bakoitza adar batekoak garelako.


Zer gertatuko da 2013an, Lobo Electricorekin erabat lotuta dagoen zenbakidun urtean?


Jakin nahiko nuke! [barrez]. Orain dela urte asko Jorge eta biok Brasilen izan ginenean 2013arekin obsesionatzen hasi nintzen. Gero jakin nuen mayen profezia baten arabera, 2013ko abenduan beraien historia bukatu eta zerbait berria hasiko dela. Zer etorriko den jakin-minez nago.

Ganesha dago diskoaren azalean...


Bai, oso jainko famatua da Indian, eta norbaitek negozio berri bat hasi behar badu opariak egiten dizkiote. Guk ere antzeko zerbait egin dugu, gure “gailu magikoek” aurki ditzaketen oztopoak suntsitzeko.

Diskoaren presentazioa asko landu duzue, bideoklipa ere bai... Profesionalizatu zarete, serio hartu duzue taldea?


Itxura hori hartu al dugu? [barrez]. Ez dut uste profesionalagoak garenik, baina ahalegintzen gara serioago hartzen. Hala ere, batzuetan desastre hutsa gara, eta gorabehera horiek ez baleude, gure esentzia galduko genuke. n

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude