Astekaria

 Txandan 

Science in Basque

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2257. alea
2010-12-19
alde 0    kontra 0

Dagoeneko pentsatua dut Olentzerorentzako eskaera: Science in Basque; izan ere, 2011 urtea urratzear dugun honetan, EHUko irakasle eta ikertzaile frankorentzat zientzia euskaraz egitea oraindik oztopoz jositako bidea ibiltzea da.

Aurreko ikuspegiak azalduko luke, besteak beste, berriki EHUko jardunaldi batzuetan jazotakoa: didaktika jorratzen duten ikerlerro zenbait aurkezteko asmoz, euskarazko komunikazio bakarra ageri zen programan, beste dozena eta erdi gaztelaniazkoren ondoan. Aitzitik, jardunaldietan erdaraz aritutako hizlari askok euskaraz (ere) egiten dute lan. Ildo beretik, bertako entzule gehienak euskaldunak ziren.

Euskarazko komunikazioa eguneko azkena izan zen. Solasean jarri orduko, atzerriko neska bat oihuka hasi zitzaidan, ni mehablasenunalenguaque ari ez nintzelako. Neskak eta beste zenbaitzuek hanka egin ondotik, lanari ekin nion. Amaitutakoan, asmo oneko txalo epel bat eskaini zidaten han geratu ziren lagunek. Euskaldunok txalo epel bat euskarazko zientziari.

Gogoeta: irakurri duzue hemen egoera hori –errespetu falta– EHUn gerta zedin faktorerik?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza