Eguberrietako plagio arrakastatsua

Eguberrietak
Betleem, duela 2.010 urte. Nazareteko Jesus estalpe batean jaio zen. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000 milioi pertsonak ospatzen dutena. Mateok eta Lukasek 70-90 urte geroago idatzitako ebanjelioen arabera, ama birjina zuen, jaioberritan hil egin nahi izan zuten eta urrunetik etorritako beilariek gurtu zuten.

Eguberrietako istorioak Nazareteko Jesusen jatorria handiagotzea du helburu. Horretarako, ama birjinetik jaio izatea elementu eraginkorra izan zen, baina ez berria; Alexander Handia, Augusto eta Platon ere horrela jaio omen ziren. Eta zergatik aukeratu zuten Betleem herrixka? Mikeasen profeziak horixe zioelako, eta hark aurreikusitakoarekin bat etortzeak sinesgarritasuna erantsiko ziolako. Eguberria abenduaren 25ean ospatzeko ohitura geroago etorri zen, Julio I.a Aita Santuak 230. urtean erabaki baitzuen. Horrenbestez, negu hasierako ospakizun paganoa berenganatu zuten kristauek.

Handik hiru egunera Herodes errege ezgaiak, Jesus aurkitu ezinik, haur txiki guztiak hiltzeko agindua eman omen zuen. Baina horren inolako arrasto historikorik ez dago. Eta bai, berriro ere, aurrekariak: Moises jaio zenean faraoiak ere horixe egin omen zuen. Eta Jesus Moises berritzat aurkeztu nahi zuten. Gainera, Herodes K.a. 4. urtean hil zen.

Errege magoen istorioa Mateok bakarrik jaso zuen eta, hala, Jesusen lehen jarraitzaileen artean atzerritarrak izanda, Jesusen irudiak eremu judutarra gainditu zuen. IV. mendean Leon IV.a Aita Santuak erregeetako bat beltza zela erabaki zuenean, nazioarteko kutsu are handiagoa eman zitzaion erregeen bisitaldiari. Jaioerriari opariak ematea, aldiz, tradizio judutarretik jaso zuten, erdaintzearen ondoren haurrei opariak egiteko ohitura baitzeukaten.

Bestalde, magoak gidatu zituen izarrari azalpen astronomikoak ematen saiatu dira aspaldian. Keplerrek Jupiterrek eta Saturnok bat egin zutela diote. Eta azken urteetan, izar hura Halley kometa zela esan izan da sarri. Baina hain urrutira ez da joan behar izarraren zergatiaren bila. Pertsonaia garrantzitsuen jaiotzari edo heriotzari fenomeno astronomiko bat eranstea ohikoa zen garai hartan; Julio Zesarren heriotza, esaterako, eklipse batekin lotu zuten. Zertarako asmatu istorio berriak, aurrez eraginkorrak ziren beste batzuk bildu eta moldatzeko aukera izanda?

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
TikTok debekatzeko lehen urratsak egin dituzte AEBetan

TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.


Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude