Milimetroko bola erraldoia

boligrafoa
Bic Cristal bolaluma 1950ean merkaturatu zuten eta duela bost urte 100.000 milioi aleko salmenta kopurua gainditu zuen. Gaur egun, munduan hamabost milioi Bic saltzen dira egunero.
Clichy (Frantzia), 1945. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Marcel Bich-ek eta Edouard Bu-ffard-ek Société PPA izeneko idazteko tresnen enpresa sortu zuten. Gerra garaian Bichek muturrean bola zuen luma ikusi zuen Argentinan, Lászlo Bíró-k egina. Enpresa sortu eta gero, Suitzatik metala milimetro ehunenetan ebakitzeko eta lantzeko ahalmena zuen teknologia ekarri zuen. Hala, altzairu herdoilezinezko milimetro bateko esfera ekoiztea lortu zuen, tintaren jario egokia ahalbidetuko zuena. Hainbat saiakera eta gero, loditasun egokia zuen tinta ere lortu zuen. Eta, horrenbestez, Bíróren asmakizunaren lizentzia lortu eta gero, Bic Cristal bolaluma merkaturatu zuen.

Bolalumaren plastikozko hodiak zurezko arkatzetatik hartu zuen forma hexagonala, idaztean egonkortasun handiagoa ematen duelako. Plastiko gardena erabili zuten, erabiltzaileak tinta maila ikus zezan. Gainera, zulotxo bat ere egin zioten airearen presioa hodi barruan eta kanpoan berdina izan zedin. Milioika eta milioika pertsonek hortzikatuko zuten plastikozko estalkia ere hasieratik jarri zioten produktu berriari.

Bichek produktuan sinesten zuen, kalitatezkoa zen, berria, eta, gainera, ekoizpen kostu baxuei esker, merke sal zitekeen. Hala ere, hasieratik diru asko inbertitu zuen publizitatean. 1953an Pierre Guichenné publizitate exekutiboak produktua izendatzeko Bichen abizena erabiltzekotan, h-a kentzeko aholkatu zion enpresaburuari. Bic gogoratzen errazagoa zen, nazioartean zabaltzeko egokiagoa, eta gerra osteko garaian markei izen ahalik eta sinpleenak jartzeko joera zen nagusi. Baina beste arrazoi bat ere bazegoen: Bich izenak ingelesezko bitch (emagaldu) hitzaren antz handiegia zuen. Enpresak zein bolalumak izen berria hartu zuten eta 1959an bolaluma merkerik ezagutzen ez zuen AEBetako merkatuan sartu ziren. 1960an, hamar urte besterik ez zituen Bic bolalumak aurreko idazluma gehienak ordezkatu zituen merkatuan.

Egun, Bic Cristal New Yorkeko Arte Moderno Museoko erakusketa iraunkorreko pieza da. Eta inoizko “artelanik” salduena da, Bic enpresako ordezkariek, 2005eko irailean 100.000 milioi ale saldu zituztela jakinarazi baitzuten.

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 12a
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude