Biloben maitasuna

Egoitz Lasa
Euskararik gabe izan gaitezke euskaldun. Eta euskararik gabe izan gaitezke zoriontsu. Ados. Orduan... ez zaigu funtsezkoa euskara?

Berlin eta Kay antropologoek Basic Color Terms liburua argitaratu zutenetik, duela 40 urte, giza-gogo unibertsalaren tesia gailendu izan da akademian. Azken bost urteetan ordea egoera erabat irauli da. Dagoeneko psikologia kognitiboak eta antropologiak frogatutzat ematen dute hitzek kategoria kognitiboak moldatzen dituztela. Eta frogatutzat ematen da, halaber, hitzek hautematea, pentsamendua eta memorian eragiten dutela. Aberastasun linguistikoa aberastasun kognitiboa ere bada hortaz.

Horrek bere isla du gure sentimenduetan. Umekiek, esate baterako, amaren sabelean daudela bereizi egiten omen dituzte soinua eta hizkuntza. Eta haur jaioberriek berehala bereizten omen dituzte norberaren hizkuntza eta beste hizkuntzak. Haurrak erosoago, lasaiago eta babestuago sentitzen dira ama hizkuntzak inguratzen dituenean.

Aurrerapauso bikainak eman dituzte zientzia kognitiboek azken urteotan ama hizkuntzaren eragin emozionala eta kognitiboa frogatzeko. Eta ondorio honetara iritsi dira: hizkuntza batean edo bestean ez da berdin pentsatzen. Ez da gauza bera euskaraz edo Guugu Yimithirr-eraz pentsatzea. Izan ere, mentalese edo giza-gogo unibertsala gehiegi puztu da. Hizkuntza naturalak ez dira ideia unibertsalen garraiolari hutsak, hizkuntza naturalek pentsamendua transmititzeaz gain pentsamendua moldatzen dutelako.

Erauntsi unibertsalistaren erdian Joxe Azurmendik adibide honekin ilustratu zuen, orain zientzia kognitiboek frogatutzat ematen duten ama hizkuntzaren eragina pentsamenduan: “Gauza bat da koloreak nola bereiztera ohituak dauden eskolako maneran, eta nola bereizten dituzten praxian. Gorringoak ez al duen askorentzat gorria izaten jarraitzen, eta ez al duen segitzen behi gorriak egoten Euskal Herri osoan, eta karaitzak ez al diren oraindik urdinak toki askotan”.

Azken batean, zientzia kognitiboak zera esaten digu: euskararik gabe izan zaitezkete euskaldun eta zoriontsu. Baina ezingo zenukete orain zareten euskaldun hauek izan. Beste batzuk izango zinatekete. Beste izaera batekin, beste jarrera eta joera batzuekin, mundua hautemateko, pentsatzeko, oroitzeko eta sentitzeko beste modu batekin. Eta horregatik, hizkuntza kentzen badizuete, zuen bilobek ez zaituztete berdin ulertuko eta ez zaituztete berdin maiteko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude