Astekaria

 Txandan 

Uberan

Igor Estankona

Igor Estankona


2253. alea
2010-11-21
alde 0    kontra 0

Urak beherengoan zeudenean jaitsi ziren hondartzara, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, itsaski-biltzaile bi. Uxue Alberdi eta Oier Guillanek ontziak itsasoan utzitako bitsean egun gutxian aurkitu dutena ikusita harritu naiz. Literaturaren plaza den hitzen uberan berri honek harrapatu egin nau. Estekatu, zehatz esateko.

Igartzen da literatura zaleen iritzi eta aholkuak oso kontuan izan dituztela webgunea sortzeko. Arina da lehen kontaktua, amaigabea, ostera, bertatik abiatuta aurki dezakegun guztia. Begietatik sartzen da hitzen uberan, eta baita belarrietatik ere, ozeano horiek maite ditugunon gozamenerako.

Literatura gaur egun ez dago liburuetan soilik. Literatura izan daiteke Imanol Ubedaren abesti bat Itxaro Bordarena, Literatura Eskolako ponentzia bat, youtuben jarritako irakurraldi bat… Harkaitz Canok ikusarazi ei zien, uberan prestatzen ari zirela, literatura liburuetan bai baina Interneten, telesailetan, iragarkietan, erakusketetan, kantuen letretan dagoela gaur egun.
Pisua kendu diete Uxuek eta Oierrek literaturari, ez sakontasuna. Sareak bota dituzte artearen uretan, eta literatura atera da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza