Astekaria

 Bertso berriak 

Nolako euskalduna zara?

Xabier Paya

Xabier Paya


2252. alea
2010-11-14
alde 0    kontra 0
(Iñigo Azkona)
Euskal Herrian zein erraza zen
euskalduna izatea
nahikoa baitzen “hemengoa naiz”
lasai-lasai esatea.
Euskal Herritik kanpo, ordea,
a zer-nolako nekea!
Ea zuk nola azaltzen duzun
zure identitatea.


I
Mapan agertzen ez baldin bada
sortu zintuen herria
nola adostu liteke, erraz,
zein den zure jatorria?

    a)
    “Espainola naiz” esango diet
    era arbuiagarrian;
    intsumisio nazionala
    onartzen da deserrian.
    b)
    “Euskalduna naiz” esango diet
    harrotasunez beteta,
    horrela beti bera izango da
    lehenengo elkarrizketa.
    c)
    “Europarra naiz” esango diet
    Europan jaio nintzenez,
    egia guztiz ez dut esango
    baina gezurrik ere ez.
II
“Ez dakit zer den Euskal Herria”
erantzuten dizun bati,
nola azaldu nondik zatozen,
begiak nola ireki?

    a)
    “Espainola naiz” esango diet
    era arbuiagarrian;
    intsumisio nazionala
    onartzen da deserrian.
    b)
    “Euskalduna naiz” esango diet
    harrotasunez beteta,
    horrela beti bera izango da
    lehenengo elkarrizketa.
    c)
    “Europarra naiz” esango diet
    Europan jaio nintzenez,
    egia guztiz ez dut esango

    baina gezurrik ere ez.

III
“Espainolaren dialekto bat
ote da zuen hizkuntza?”
Nola zuzendu hori dioen
hotsaren ezezagutza?

    a)
    “Bereiz ditzazun hizkuntzak eta
    dialekto ustekoak:
    hizkuntzak dira ejertzitoak
    dauzkaten dialektoak.”
    b)
    “Gaztelania sortu zenean
    penintsularen erdian
    euskara modan jarri zen berriz,
    ehungarren aldiz, agian”.
    c)
    “Espainolaren dialektoa,
    gure hizkuntza? Bai zera!
    Zoaz antzarak ferratzera, ez
    zainzuriak frijitzera!”.
Jendeak ez du ezer ikusten
erakutsitik harago,
eta gurea ez da handia,
ez da Pekin, ez Chicago.
Munduan ibil gintezkeen arren
askoz ere lasaiago,
gure kasuan enbaxadore
ibili beharra dago.
 


Doinua: “Axuri beltza”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza