Astekaria

 Osasuna 

Nahastu behar ez diren janariak eta botikak

Botika bat hartzen dugunean, edozein bidetatik hartzen dugula ere, botikak ibilbide jakina egiten du gorputzaren barruan: xurgapena, banaketa, metabolismoa eta, azkenik, eliminazioa. Bide horretan, gorputzak xurgatu eta bere mesederako erabiltzen du botika. Baina aurretik, bitartean edo ondoren ahoratzen ditugun jan-edanen arabera, botikaren eragina murriztua gerta daiteke, farmakozinetikaren legeen eraginez. Horregatik, hainbat gauza argi edukitzea komeni da.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2251. alea
2010-11-07
alde 0    kontra 0
osasuna

Eraginkortasuna galtzea: Ondorengo botiken eragina gutxitu egingo da, osagai jakin batzuekin nahastuz gero:

- Antibiotikoak. Gorputzak ez ditu ondo xurgatuko esnearekin batera hartuz gero, ezta urdaileko azidotasuna (edo bihotzerrea) eragiten duten janariekin batera ere (laranja-zukua, limoia edo pomeloa).

- Diuretikoak ez dira erregalizarekin batera nahastu behar, eragina asko gutxitzen baita. Gauza bera gertatzen da tentsio arteriala kontrolatzeko botikak hartzen direnean ere.

- Antikoagulanteak. Bruselazak, azaloreak, brokoliak eta antzekoek botika horien efikazia gutxitzen dute. Baita K bitaminatan aberatsak diren elikagaiek ere (erremolatxak, ilarrak edo te berdeak).

- Ahotiko antisorgailuak. Horrelakorik hartuz gero, ez nahastu pomelo-zukuarekin, bestela gibelak zailtasun gehiago izango baitu antisorgailuaren lehengai aktiboak gorputz osoan behar bezala banatzeko.

- Depresioaren kontrako botikak. Litiodunak baldin badira, garrantzi handikoa da gatz gutxiko dieta egitea. Gehiegizko gatzak mineral horren ekintza blokeatu egin dezake.

Kontrako efektua
. Eragina gutxitzeaz gain, botiken eta elikagaien konbinazio desegoki batek, medikaziotik espero dugun eraginaren justu kontrakoa izatea ekar dezake. Hori gertatzen da, adibidez, zitrikoetan, kafean eta esnekietan presente dauden substantzia batzuekin. Aurreko bi albo-ondorio horiek saihesteko, onena botikak ur pixka batekin hartzea da, giro-tenperaturan.

Alkohola bereziki arriskutsua da
. Edari alkoholikoek interferentzia larriak eragin ditzakete botika ugarirekin. Arreta berezia eduki behar da azido azetilsalizilikoarekin, parazetamolarekin, antidiabetikoekin eta antihistaminikoekin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza