Astekaria

 Txandan 

Esnatu

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2248. alea
2010-10-17
alde 0    kontra 0
Andoni Blanco

Eraikuntza nazionala, herrigintza, gizartearekiko kezka, konpromisoa... Espresio asko  ideia berberaren bueltan. Guztiak gustuko ditudan arren, uste dut termino argiagoak eta indartsuagoak erabili behar ditugula behingoz.

Hogeita batgarren mendean herri eraginkorra izan nahi dugu. Horretarako, anbiguetateen lurraldeetatik irten egin beharko genuke eta iparra (aberria-estatua) modu esplizituan jaso. Estatua edukitzeak ere, herri baten askatasuna eta nortasuna bermatzen ez duen garai historiko honetan, nola jarri genitzake zalantzan aberria eta estatua? Egun, bere etorkizuna estatu terminotan definitzen ez duen herria hilik dago aldez aurretik, eta estatua izanda ere, kontuz.
Gainontzeko estatuek estatua izateari uko egiten dieten unean, orduantxe utziko diot abertzale izateari eta estatua aldarrikatzeari. Eta bitartean? Indar ekonomiko, intelektual, sozial, politikoak... norabide horretan jartzea da pista nagusia. Kontzientzia eta heldutasunaren garaia da. Edozein herrik helburu anbiziotsua eskuratzeko pertsona eta erakundeen konfluentzia behar du. Herria eraikitzetik aberria eraikitzera jo behar dugu, frente guztietatik eta despistatu barik. Espainia esna dago, eta gu?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza