Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Koldo Almandoz

"Orokorrean ez dut jendea maite"

Film laburrek bide luzea egin dezaketelako...

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2247. alea
2010-10-10
alde 0    kontra 0
Koldo Almandoz
Koldo Almandoz 'The Balde'-ko zuzendaria (Dani Blanco)

Hara bere lehen laburra New York-en grabatu zuena!

Eta zer meritu dauka horrek? New Yorken filmatzea hemen filmatzea baino askoz errazagoa da, eta egiari zor, ez nintzen joan nire curriculumean sortzaile askok ezinbestekotzat duten “New York” lerroa idaztera.

“Euskalduna naiz eta harro nago...!”

Noiz arte segituko dugu ekiparazio bila? Noiz arte konplexu horiekin? New Yorkeko taberna batean irakurritako poemari Berriako orrialdea eskaintzen zaio. Poema bera Zarauzko taberna batean irakurri eta ezer ez. Zer gertatzen da hemen?

Film laburren zirkuituak ia klandestinoa dirudiela!

Denak azkarra eta kontsumitzeko erraza izan behar duela dirudi, Youtuben ez bazaude ez zarela existitzen. Laburra ala luzea, norbaiti interesatzen zaio zinea? Aretoak ikusita...

Badakizu... krisia... sarrerak zazpi euro...

Kulturak doakoa izan behar duela aldarrikatzen dutenek euren burua progresistatzat dute, baina izatez, fatxa batzuk dira!

Segi lagunak egiten.

Reala salbatzeko Aldundiak denon dirua erabiltzen du, sozio-txartelek dirutza balio dute, eta kalera sutan atera beharrean, 70 euro kostatzen den kamiseta jantzita joaten gara Anoetara. Horretarako ez dago arazorik, ezta?

Badakizu, denak “sortzaile” garenetik...

Denak gara argazkilari, denak idazle, denak zinegile... Egia da medioak demokratizatu direla, baina talentuak ez dauka demokraziarekin zerikusirik.

Odon Elorzak Donostiarentzat dituen asmoez ari zara?

Hiri puta hau ostalaritza eta turismoari begira baizik ez da bizi. Donostian mekanikari edo delineantea bazara ez duzu ezer merezi. 2016an Europako kultur hiriburu Kordoba izendatzea da Donostiari gerta dakiokeen onena.

Tabakalera Kordobara eraman nahian, ala?

Politikari gehiegi dago gauzak ondo ateratzeko. Dirua inbertitzea erabakitzen dutenean eurek agintzen dutela uste dute, baina ez da euren dirua, denona baizik. Dena den, Realarekin gertatu dena ikusita, baliteke merezi ditugun agintariak izatea.

Ez zara Realzalea izango, ezta?

Reala larrutzen dut, baina realzalea naiz. Telebista ikusten lau ordu segidan pasa ditzaket nire burua idiotizatzen. Izorratzen nau, baina kritikatzen dudan guztiaren parte sentitzen naiz.

Inoiz otu zaizu psikoanalistarenean zita hartzea?

Ez, gauzak erlatibizatu, eta zentzu makroan ikusi beharrean zentzu mikroagoan ikusten ikasi dudalako. Orokorrean ez dut jendea maite. Ingurukoak eta bizitzan aurrera bultzatzen nautenak inporta zaizkit.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 5# | imanol | 2010-10-13 16:23:57

    Kultura ofizial ustel eta nazkagarri baten aurkako ezintasuna adierazten du Koldok. Autoflagelazioa, pakotillazko intelektual askok ofizialtasunari hartu dioten gustuarekin erlazionatuko nuke nik. Donostia kasu.

  • 4# | nineoni | 2010-10-13 11:17:27

    Itsasoak independentismo pertsonalera bultzatzen zaitu.
    Mendiko puntatik ordea, ez duzu zure burua soilik ikusten.

  • 3# | nineoni | 2010-10-13 11:15:03

    Grosekoa da argazkia behintzat, bera ez dakit.
    Autoflagelazioa, sexua eta estetika absurdo eta despertsonalizatu bat baino helburutzat ez duten espaloiero guay hoietaz kokoteraino nago.

  • 2# | tipitto [Twitter bidez] | 2010-10-11 17:44:20

    misantropo maitagarria

  • 1# | anderiza [Twitter bidez] | 2010-10-11 17:43:42

    Doako kultura aldarrikatzen dutenek euren burua progresistatzat dute baina fatxak dira!

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza