Astekaria

 Liburuak 

Aita labetik irten berria

Gema  Lasarte

Gema Lasarte


2247. alea
2010-10-10
alde 0    kontra 0
Katu jendea

Eider Rodriguez ::Katu jendea

Elkar

orrialdeak ::155

prezioa ::12€

Eider Rodriguezek esaldi hori Kapitalismoa izenburuko ipuinean paratu du. Eta esaldi horrekin laburbilduko genuke Rodriguezek boterearekiko, azpijokoekiko nahiz protokoloarekiko duen joera semantikoa edota ikuskera zorrotza.

Heriotza eta herentzien inguruko narrazioaren gogoetan ezik, adinduak paratu ditu protagonista gisa Rodriguezek ipuin bilduma honetan, izan ere, kontakizunotan zehar bazter hauetako jendilaje dezente gorpuztu baitu. Zaharrak motrizitatea baldartuaz begitanduta, bakardadea eta harremanen ukazioaren lekukotasuna emanaz. Horrela Katu Jendea ipuina, lehena, bi protagonisten arteko maitasun ezinaren eta euren katu maskoten arteko ibilbide paraleloaz eraikia da. Katamaren heriotzarekin bukatzeko, katu hilak utzitako kiratsa, hiltzen uzten den desioaren usaina delako. Bi protagonisten arteko hurbilpen nahi eta ezinaren heriotza, zer esanak emana.

Bada gizon bat horien guztien artean Telmo izenekoa, banandua, aita labetik atera berri zuela herentziari esker Volvo ikusgarria erosi zuena. Burgesa bera, bere lanbidean nonbait, putanerrak ugariak baina higieneagatik maite ez dituena. Inorekin larrua jotzea baino masturbatzea maiteago duena. Higiene kontuak.

Bada ama bat behi sentitzen dena, besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino balio ez duena. Gizarte honetan ezdeusa, garai batean aktorea baina orain eguneroko errutinan bakarrik aktuatzen duena ohikotasunean eta senarraren erritmopean. Emakumeak, gorputz erdia leihotik kanpora dutenak. Pertsonaia ugari boterearen inguruan bilbatuak, edertasunari lotuak, baina eguneroko errutinan guztiz aparkatuak.

Bada beste ardatz tematiko bat azaltzen dena: aberastasuna, klaseak, estatusa. Kotxeen presentzia, kotxe antropomorfizatuak, sendi bihurtu direnak: Audiaren urruma, Animalia abisal bat Volskwagen Bora gris bat. Markako erropen nahiz objektuen aipamena, edota eskuen metonimia: “Amak beti esan dit norbaiten jatorria eskuetan igartzen dela”.

Bukatzeko esango nuke, Rodriguezek hiru ipuin bildumetan idaztankeran nahiz gaiak jorratzeko moduan estilo propioa erakutsi duela. Eta aldaketarik egotekotan, Rodriguezek berak aitortuta gainera, ipuinak luzatzeko, narrazio motz bihurtzeko egin duen keinua azpimarratuko nuke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza