Astekaria

 Txandan 

Tximeletak

Orratzez iltzatutako tximeletak ditut gogoan. Haur ankerrak ginen batzuetan. Era guztietako intsektuak –batez ere tximeletak– harrapatu eta orratz batez kortxo batera lotzen genituen, bizirik. Zomorro haiek zenbait orduz egoten ziren hegalak mugitzen.

Castillo Suarez

Castillo Suarez


2246. alea
2010-10-03
alde 0    kontra 0
Castillo Suarez

 Beharbada ez ziren orduak, minutuak baizik, baina hil hurren ziren une horiek luzeak egiten zitzaizkigun oso. Handik egun batzuetara tximeletek beren edertasuna galtzen zuten gure hatzetan itsasten baitziren hegaletako hauts koloredunak eta gure bildumak bota egiten genituen zakarrontzira. Gure artean bazen neskato bat onberatzat genuena. Ihes egiten zuen animaliekin barrabaskeriak egiten ikusten gintuenean. Behin jakari lotu genion kakalardo bat eta jantzi zuen arte ez zen konturatu. Ez zigun oihurik bota. Kontu handiz orratza kendu eta lurperatu egin zuen xomorroa, penatua. Ez dakit noiz galdu zuen besteen sufrimendua ezin pairatzeko sen hura. Zerk narkotizatu zuen, baina neska horrek ez du berdin sufritzen. Nolanahi ere, seguru nago memorian iltzatua duela egun hura –dugula, alegia.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza