2-xabi-xa

  • Xabi Paya/ni Birminghamgo Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakaslea izango da/naiz ikasturte honetatik aurrera. Ez du/t Bizkaiko Txapelketan parte hartuko.
Xabier Paya

I
Unibertsitateko
maisua, nolatan?
Lehen ere jardun naiz
hamaika gelatan.
Bai, baina sekula ez
Birminghamgo mapan…
hangoak hasi nahirik
euskaraz kalakan,
ezin nituen utzi
irakasle faltan.
III
Zergatik ez zenuen
orduan alde egin?
Beste amets bat ere
banuen nirekin,
bertsolari izan nahi
nuen berdin-berdin,
eta Euskal Herrian
geratu nintzen, fin,
bi ametsetako bat
behintzat bete zedin.
VI
Zenbat denborarako
zoaz hara gora?
Urte bakarrerako
ez noa inora!
Betirako ez zara
han geldituko ba?
Nahiz asko ez gustatu
tea eta soda,
nahia aldatzen bazait,
hala izango da.
II
Zerk motibatu zaitu
kanpora joatera?
Asmo hau ez da sortu
unetik unera:
amaitu nuenetik
Gasteizen karrera,
pasatu nahi izan dut
mugako barrera
eta azkenik nire
ametsa bete da.
IV
Aitzakia ote da
bertsoa uzteko?
Otaño Argentinan
bizi zen ederto,
Mañukortaren herri
izana da Elko,
bertsolariak ez du
adinik hasteko,
ezta Xabik gogorik
ahoa ixteko.
VII
Nola bizi dituzu
azken txapelketak?
Gogoan ditut lehen
aldien ferekak,
baina ailegatzean
rutinaren bueltak, 
desagertzean tripa
peko tximeletak...
errazago egiten
dituzu maletak.

V
Zenbat denborarako
zoaz hara gora?
Urte bakarrerako
ez noa inora!
Betirako ez zara
han geldituko ba?
Nahiz asko ez gustatu
tea eta soda,
nahia aldatzen bazait,
hala izango da.


Doinua: “Itsasoa laino dago”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude