Xabi Paya/ni Birminghamgo Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakaslea izango da/naiz ikasturte honetatik aurrera. Ez du/t Bizkaiko Txapelketan parte hartuko.
| I Unibertsitateko maisua, nolatan? Lehen ere jardun naiz hamaika gelatan. Bai, baina sekula ez Birminghamgo mapan… hangoak hasi nahirik euskaraz kalakan, ezin nituen utzi irakasle faltan. |
III Zergatik ez zenuen orduan alde egin? Beste amets bat ere banuen nirekin, bertsolari izan nahi nuen berdin-berdin, eta Euskal Herrian geratu nintzen, fin, bi ametsetako bat behintzat bete zedin. |
VI Zenbat denborarako zoaz hara gora? Urte bakarrerako ez noa inora! Betirako ez zara han geldituko ba? Nahiz asko ez gustatu tea eta soda, nahia aldatzen bazait, hala izango da. |
| II Zerk motibatu zaitu kanpora joatera? Asmo hau ez da sortu unetik unera: amaitu nuenetik Gasteizen karrera, pasatu nahi izan dut mugako barrera eta azkenik nire ametsa bete da. |
IV Aitzakia ote da bertsoa uzteko? Otaño Argentinan bizi zen ederto, Mañukortaren herri |
VII Nola bizi dituzu azken txapelketak? Gogoan ditut lehen aldien ferekak, baina ailegatzean rutinaren bueltak, desagertzean tripa peko tximeletak... errazago egiten dituzu maletak. |
| V Zenbat denborarako zoaz hara gora? Urte bakarrerako ez noa inora! Betirako ez zara han geldituko ba? Nahiz asko ez gustatu tea eta soda, nahia aldatzen bazait, hala izango da. |
||
Doinua: “Itsasoa laino dago”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa