Astekaria

 Txandan 

Irailak 11

Urri lehenengoak 11. Igorreko kultur etxean bildu ginen utopikoak, burujabetzari buruz hitz egiteko, geure errepublika nondik eraiki genezakeen hausnartzeko.

Igor Estankona

Igor Estankona


2245. alea
2010-09-26
alde 0    kontra 0
Igor Estankona

Adierazi EHk deitu eta debekatutako manifestazioaren ostean deitutako manifestazioa ere debekatu egin zuten arren, halako baikortasun neurridun batek hartu gintuen arratiarrak, geure buruenganako konfiantza berreskuratu izan bagenu bezala, aspaldiko partez.

Gure Baskoniaren abortua hil zutenek ez gaituzte desagerrarazi.

Hil dituzten kaleei izena ematen dieten izenak hil dituzte, gure hagin zatiekin batera erortzen diren ahoak hil dituzte, odolarekin, makilarekin eta minik ematen ez duten hitzekin, inoiz zutunik gaudela hil dute oinpean lurra. Desbideratu dute erreka. Hegazkinekin hil gintuzten eta oraindik ere txarrean maite gaituzte. Ilearen zuztarretik hiltzen dute, eta guk etsi-etsian hil aurretik hil izan dugu, hilzorian hil izan dugu, biktimak bezala hil izan dugu.

Baina biktima izateari uzteko asmoz bildu ginen Igorren, 2010eko irailaren 11n, anai-arreba katalanen kantuak entzuten genituelarik haizeak ekarriak, independentziaren banderaren azpian.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza