Astekaria

 Txandan 

Bolo bolo

Anjel Lertxundi osabatzat nahi nukeen maixu txit argiak eta Juan gure anaia txit analitikoak sarri ohartarazi arren, ezin diet neure neurei neurririk hartu. Bakoitza bere zoroak bizi omen du, eta nirea, antza, jolasena izan.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2244. alea
2010-09-19
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia

Europaren definizio moduko bat ere halaxe idatzi nuen behin, gaiaren sakoneko uretan murgiltzeko batere asmorik gabe, ur axalean plisti-plasta ari nintzelakoan. Europa: euroari pa, euroari emandako muxu. Baina, ikusiak ikusita, esan behar diet anaiari eta osabatzakoari, alasokrates, batzuetan ez dagoela hain garbi azalaren eta mamiaren arteko muga, azala mami gogortua baino ez dela, eta gogortu gabeko azal, berriz, mamia.

Europan gauza onik ere badela, ez dut nik ukatuko. Handik datorkeen guztia ona delako errotarria, aldiz, ez dit inortxok ere irentsaraziko, uste ustel hori gurean bolo-bolo dabilen/darabilten arren.

Bolo-bolo horrek gogarazi dit, irakurle, EHUn aurten estreinatzen dugun Bolonia Planari buruzko iritzia emateko asmoz ekin diodala zutabe honi. Ikusten duzunez, lekurik ezak zapuztu dit asmoa, eta ez dizut Boloniaz ezer esan.

Ez behintzat oraindik ez baduzu lerro artean irakurtzen ikasi.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza