Astekaria

 Bertso berriak 

Hondartzazalearenak

Aitor Albistur

Aitor Albistur


2243. alea
2010-09-12
alde 0    kontra 0
Aitor Albistur
(Lander Arbelaitz)

I         
Udaberri aldean
dietetarako
gogorik ez daukagun
denon kalterako,
fisikoaren modak
hala diolako,
goserik behintzat ez da
sekula faltako…
Sasoian egon behar
da hondartzarako!
 II
Agur ogi maitea,
adio zerbeza,
txokolate-tableta
eta maionesa…
Gabezian bizitzen
ez denez erreza,
luzerako ez dela
zuon denon eza
uzterako egiten
dizuet promesa.
III
Dieta bortitzenaz
ere, asko jota,
soberan geneuzkanen
hamarrenak bota
nahian aritzen gara
hainbat ergel mota;
baina, autoestima
goraino igota
baskulak zer dioen
ez zaigu inporta…
IV
Gorputza prest, erosi
dudan bainujantzi
deigarriari niki
berria erantsi.
Eguzki-betaurreko
fashionak ez ahantzi!
Itxurak itxuraz du
hainbeste garrantzi,
luzitzen hasterako
nahiz eta erantzi…
V
Lehen eguzki izpia
atera orduko,
gaur nola ez nintzen ba
hondartzaratuko?
Kolpetik ez naizenez
gehiago mehetuko,
zalantza dut ez ote
naizen kabituko,
hamar lagun baitaude
metro karratuko!
VI
Zentimetro karratu
bat topatu ahala
ahal dudan eran jarri
dut eskuoihala;
baina, begiztatzean

hain jende argala,
onar dezadan aurten,
urtero bezala,
tripari eutsi behar
izan diodala.

VII
Nahiz ez nuen usteko
sekula lehenago,
haragi-merkatuan
deseroso nago.
Munduan ez bezala,
baina areago,
hondartzan esklabutza
indarrean dago:
beltzaranak nagusi,
zuriak esklabo.
VIII
Uretara joan nahi
dut baina, aukeran,
lekua faltan daukat,
kiloak soberan;
beraz, konturatu naiz
nire itzuleran
zoriontasuna nahi
nukeela niregan,
barandatik begira
zaharrek duten eran…
IX
Hain zuri, horren lodi,
kaguen la puñeta!
Etxera noa zentzu
denetan erreta…
Aurtengoa gogorra
izan denez eta
hurrengo urterako
badudanez beta,
agur hondartza eta
adio dieta!

Doinua: “lbizturtikan Bidaniraino”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza