Kale borroka, su-etena, hauteskundeak

ONERAKO edo txarrerako, hasi berri den ikasturte honetan gertakizun klabeak izango direla antzematen dugu gehienok, batez ere normalizazio politikoaren eta bakegintzaren eremuan. Hainbat arrazoirengatik, ezinbestekoa da orain arteko ildo garrantzitsuak indartzea edo ahultzea. Gura ala ez, denok gaude ETAk Bruselako Ekimenari erantzungo dionari begira. Halakoetan era guztietako datak eta zurrumurruak zabaltzen dira, gehienak modu interesatuan bideratuak. Bolo-bolo dabil irailean zerbait garrantzitsua gertatuko dela, El País-ek eta Vocentoko medioek ETAren su-etena izan daitekeela ere idatzi dute iragan asteburuan.
Ez litzateke harritzekoa. Lehenik, ETAk erantzun egin behar dio nazioarteko tamainako ekimenari, hala egingo duela iradoki zuen bere garaian eta berandu baino lehen bada denentzat hobe. Su-etenari baiezkoa ezinbestekoa da, beste gauza bat da berau egiaztatzeko batzordearena. Hor zalantza gehiago ditut. Orain arteko ETAren jarrerari begira, logikoa litzakete hori beste urrats batean gauzatzea. Bigarrenik, hilaren 30ean Bruselako Adierazpenak sei hilabete beteko ditu eta hortik aurrera astetik astera higadura politikoa biziki nozituko du.
Hirugarrenik, hauteskunde giroan gaude eta maiatzera arteko aurrekanpaina luzea hasiko da orain. Azken urte luzeetako agintaldien joerak hala dela erakusten du: urtebete gobernu berria entrenatzen, bi kudeaketa gogorrean eta laugarrena hurrengo hauteskundeei begira.
Inozoa litzateke pentsatzea ezker abertzaleak iaztik hona hartutako erabaki historikoa hautestontziei begira dagoela. Baina inozoa da, halaber, ezker abertzaleak udaberriko hauteskundeei muzin egingo diela irudikatzea. Ezker abertzalearentzat izugarri garrantzitsua da euskal gizarteari berriz ere bere indarra botoetan erakustea; eta gainera, ziur dago giro honetan emaitza onak lituzkeela. Formulan asmatu behar, eta hori gaur gaurkoz ez dago bere esku bakarrik.

Estatuak du zeresan garrantzitsuena eta EAk eta Aralarrek ere bai.
Askok, gehienok, gehiago nahiko genukeen arren, ezker abertzalea ausart ari da jokatzen. Orain ere hala egin beharko du eta horretarako jauzi berri bat eman. Testuingurua –”bide baketsu eta politikoetatik”– jadanik ezagutzen dugu, orain urrats berriak behar dira. Hauteskundeei begira eta muturrera joz, kondena hitza bera ere samur irentsi dezake “por inperativo legal” ospetsuak edo gisako batek. Iniciativa Internacionalistak egin zuen. Hitzak, moldeak eta erakusteko moduak ugariak izan daitezke, eta egungo testuinguruak ausart jokatzea ahalbideratzen dio ezker abertzaleari.

KALE BORROKAREN
agerpenean ez dago baikortasun ezpalik, berdin da hauek ezker abertzaleko sektoreek edo esku beltzak egin edo bultzatuak diren. Jarraitzen badute oso eragin kaltegarria izango dute bizi dugun prozesuan. Joera gisa errepikatuz gero, ezker abertzaleak orain arte baino tinkoago hitz egin beharko du. Bidaia osotasunean bukatzea da onuragarriena, baina funtsezkoagoa bidaia bera bukatzea, gehiengo oso zabalak gura duen moduan.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude