Astekaria

 Txandan 

Kafe-etxeak

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2242. alea
2010-09-05
alde 0    kontra 0

Goiz esnatzea da izaten dudan ohituretako bat, eta honekin batera kalera irtetea. Hirian kaleak erdi hutsik besarkatzea gustukoa dut, hiria esnatzen ikustea. Hiriak badu bere isiltasuna, ez da dena zarata. Espaloiak takoi hotsik gabe daude; kaleek autoen ohe goxoak izaten jarraitzen dute. Eta ez hau bakarrik; TAO txartelaren mehatxuaren orduak ere lotan jarraitzen du. Eta bada, plazako eserlekutik, beste gertaera bat ikustea gustatzen zaidana: kafe-etxeak nola zabaltzen dituzten beren ateak. Kafe-etxeko langileek nola prestatzen duten zeremonia osoa. Bart arratseko eserlekuekin espaloian osatutako eskulturaren desegitea; berriro eserlekuak eta mahaiak nola lortzen duten beren askatasuna kateetatik askatzerakoan, oraingoan beste eskultura bat osatzeko irrikaz; batzuetan bi lerro zuzen osatuz; besteetan laukiak. Poliki-poliki eguzkitako oihalek paisaia koloreztatzen dute, kolore ezberdinetako mosaikoak eraikiz. Eta azkenik bada kafe-etxeen nortasuna emango dion azken elementua: bezeroak. Soziologia ikasketa aparta hau. Kafe-etxeetako atarietan ez dago kartoizko oherik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia