Astekaria

 Termometroa 

Kosta ahala kosta

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2241. alea
2010-08-01
alde 0    kontra 0

Espainiako Gobernuak finantza eta ekonomia krisiaren aurrean duen jarreraz nahi dena esan liteke. Baina inork ezingo du esan krisiaren kontrako bere politikak “elektoralistak” direnik. Boterea galtzea ekar dakioke. Berak jadanik esan du: “Krisia gainditzeko erreformak eta neurriak aurrera eramango ditut kosta ahala kosta”. Aldiz, oposizioan dauden eskuineko gainerako alderdiak –batez ere PP, CIU eta EAJ– dira “politika elektoralistak” egiten ari direnak. Izan ere, Zapateroren krisiaren kontrako erreforma berdinak ez, drastikoagoak eta okerragoak jarriko lituzkete. Kontua da, hauteskundeen aurrean, eskuineko alderdiei hobe datorkiela langileen, pentsionisten, funtzionario publikoen eta langabetuen “ordezkari” itxurak egitea. Zapatero leiala izaten ari da orain finantza merkatuekin, prezio bat exigitzen baitiote Espainiako Estatuko zor subiranoari. Eskuineko oposizioa oraindik eta leialagoa eta konplizeagoa izango litzateke merkatu horiekin! Nolako hipokrisia eta fariseismoa espainiar, katalan eta euskal eskuinarena!

Zapaterok alderdi sozialdemokrata ordezkatzen du eta bere printzipio ideologikoei traizioa egin die, finantza merkatuekin hain leial izanik. Muturrera eraman du bere “kosta ahala kosta”. Zeren eta, har zitzakeen neurri ez hain grabatzaileak langile eta herri sektoreentzat eta gogorragoak enpresari eta bankarientzat. Oraingoz, krisiaren ondorioak langileen eta herri sektoreen bizkar baino ez ditu utzi. Zain gaude ea zer egiten duen aberatsenentzako zergekin, ea egungo krisiaren zama banatzen duen. Eta batez ere, ea zer egiten duen paradisu fiskalak desagerrarazteko, estutzen gaituen zorra konpon dezaketen Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko dirutza ugarik atseden hartzen baitu haietan. Krisia gehiago kosta dakiela gehiago dutenei!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza