Gauza bitxia gertatu zaigu euskaldunoi: enteratu garenerako lehendakari espainol bat daukagu Euskal Herrian. Ez lehendakaria bakarrik; zenbait erakunde eta aginte lekuetan ere espainolak daude makilarekin. Nik ez ditut espainolak gorroto. Gorrotatzen ditut Euskal Herrian espainol direnak, eta gehiago, aginteetan badaude. Ikusi nahi ez bada ere, Euskal Herriak inbasio esanguratsu eta bitxia jasan izan du. Aurreko mendeko bigarren zatian, inbaditzaile pobreak iritsi ziren gure herrira neurririk gabe. Jatorrizko euskaldunak politika honetan badaukagu erantzukizunik (gure fabrikak hornitu genituen hauekin eta jokoa egin genion Francori). Bestetik, euskal ezkerrak ere ez zuen alarma hori behar zen unean jo eta langile zapalduarekin batera egin zituen hainbat ibilbide. Gehiago esango dut, ez zuen ausardiarik eduki gauza oinarrizkoak bereizteko. Koherentziaren izenean ingenuoa izan zen. Espainol pobre multzoa, dagoeneko, ez da ez hain pobrea, ez pobre soziologikoa ere. Politikoa da. Urgenteena orain, ikuspegi abertzaletik, batasuna eta inteligentzia dira. Alderdi abertzaleek eskaini behar diote horrenbeste Euskal Herriari. Asmatuko al dute lehentasuna jartzen eta proiektua(k) formulatzen.
4# | Lamiako | 2010-08-19 19:14:49
Penagarria erabat
3# | Josu | 2010-08-04 22:18:12
Nora goaz diskurtso honekin, Andoni? Nik uste ezkerreko abertzaletasunak gaindituta zuela "etorkin pobre inbaditzaileen" diskurtsoa. Zenbat etorkin pobrek militatu dute ETAn eta ezker abertzalean? Juan Paredes Manot "Txiki", Badajozko Zalamea de la Serenan jaioa inbaditzailea al zen? Independentismora diskurtso identitarioarekin soilik erakarriko ditugu? Espainol izatea utzi gabe proiektu independentistara erakartzean ez al dago gakoa?
Lankidetzan, kooperatibismoan eta ezker abertzalean ibilitako batek holakoak botatzea aluzinatuta uzten nau. Eta gero proiektu inteligenteak behar ditugula eskatzen. Pasa egin zara.
2# | hi | 2010-07-26 21:19:37
espainol pobreak badakite ze saraski egin dituen GC eta halare bozkatzen dute beren alderdia dakitelako edo horrela sekulako tortura eta zzapalketakin mantentze gaituk edo hemendik bidaltze gaituzte azkar
1# | hj | 2010-07-26 21:16:19
espainol pobreak baino horiek defendatzen duten GC egin ditu hemen sekulako torturak eta kartzelatze eta suntziketak sektore independentista suntzitzeko: ppsoe da espainol pobreak bozkatzen dutena eta horiek GC eduki nahi dituzte berriro insependentismoa suntzitzeko
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa