Mespretxua

Ekonomiarekiko mespretxua, alegia. Mendebaldeak bizi duen krisiaren arrazoietako bat finantza-merkatuen gehiegikeria denik ez du inork ukatzen. Inor gutxik gogorarazten du, ordea, finantza-merkatu horien nagusitasuna ekonomia erreala gutxiesteari darionik. Labur esanda: heldu ginen heldu ginen gailurrera ekonomia errealean sinetsi eta sustatu genuelako; eta heldu gara heldu garen amildegira sasi-ekonomiaren finantza-trikimailuei amore eman diegulako. Gure aita zenak esan ohi zigun orain berrogei urte: “Gaurreguneko gazterixiak lehenago ikasten jok gastatzen irabazten baino”. Zer esango ote luke orain bizi izango balitz…

Finantza-merkatuetan ezezik, euskal gizartearen baitan ere ez dago batere modan ekonomia erreala. Hemengo abertzaletasunak, oro har, erraz –errazegi– heldu ohi dio txakur handiko hitz potoloen erretorika aldarrikatzaileari eta erraz –errazegi– egin izaten dio muzin, berriz, eguneroko ekonomia errealari.

Hitzetik hortzera aipatu ohi dugu Eskozia, Flandria edo Kataluniaren abertzaletasuna. Baina horiek ekonomia erreala dute gogoan eta guk, aldiz, erretorika kanpolarrosa.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude