Astekaria

 Liburuak 

Gureak egin du

Gema  Lasarte

Gema Lasarte


2237. alea
2010-07-04
alde 0    kontra 0

Iñaki Friera ::Zureak egin du

Susa

orrialdeak ::137

prezioa ::16€

Iruditzen zait, genero indarkeriaren inguruan sortzen ari den lurraldea arriskutsua, edo are, engainosoa bilakatzen ari zaigula. Bortizkeria da nagusi eta mugarriak morboan oinarrituta daude. Genero indarkeria erabat mediatizatua dago egun: irakurle nahiz ikusle mediatikook morbo dosia eskatzen dugu eta ondorioz horretan adituak diren marketin enpresek eman egiten digute. Diskurtso guztiak kontsumitzailearen neurrira eginak daude, izan ere, kontsumitzailea bera baita diskurtso-gai eta saltzen zaigun objektuaren eredu.

Halere, beti pentsatu nahi izan dut zinema edota literatura, sistema merkantilista horretatik zertxorenbat urrunduta zebiltzala, baina askotan sorpresa izugarriak hartzen ditut, genero indarkeria eta morboa azken aldian uztarri berean lotuak ikusi baititut Stieg Larssonen nobeletan edo El secreto de tus ojos filmean. Balirudike genero indarkeria emakume bat brutalki akabatzea dela. Baina datu batzuk jartzearren, Espainian, 2005ean, tratu txarren 82.750 salaketa jaso ziren; eta 2007an, genero indarkeriaren ondorioz, hildako 57 emakume kontatu ziren. Zer pentsatua ematen duten datuak, bien artean tarte galanta baitago. Argi dago feminizidioa (emakumeen kontrako terrorismoa) eman arte, indarkeria sinboliko izugarria eraikitzen eta legitimatzen dela gure gizartean. Eta nago, literaturan nahiz zineman, indarkeria sinboliko hori salatzen baino gehiago morboa sortzen dihardugula.

Bosh eta Ferrerek (2002), horrela definitu zuten indarkeria sinbolikoa: “Indarkeria tipo hau, boterea eskuetan duten taldeek (gizonak, zuriak, aberatsak..) beste talde batzuk (emakumeak, beltzak, pobreak...) menpean hartzeko diseinatzen dituzten estrategietan oinarritzen da. Martxan jartzen dituzten modalitate kulturalak, naturaltzat edota normaltzat hartzean gertatzen da indarkeria sinbolikoa. Azkenean, indarkeria sinbolikoak zedarritzen eta legitimatzen du feminizidioa. Beste modu batera esanda, gizartean giza-ezberdintasunak modu naturalean ikustera ohitzen gaituen indarkeriaz ari gara. Indarkeria tipo hau da, hain zuzen ere, erresistentzia gutxiena eskaintzen duena”.

Faltan botatzen dut indarkeria tipo hori gure literaturan, eta gehitxo irizten diot Lertxundik (2009) nahiz Frierak (2010) eskaini digutenari. Oso ondo daude, baina izenburuak begiratzea besterik ez dago sentsazionalismo puntu bat aurkitzeko. Aitziber Etxeberriak (2003; 2007), Dorleta Urretabizkaiak (2006), Uxue Alberdik (2009), Eider Rodriguezek (2008), Laura Mintegik (1988), Xabier Montoiak (2008), edota Lertxundik berak (1985), modu askoz ere isilagoan eta inplizituagoan iradokitako indarkeria sinbolikoari estimazio handiagoa egiten diot. Juarez ez ezik, genero indarkeriaren lurraldea, arriskutsua da oso literaturan, zineman nahiz bizitzan, eta ondo tratatzen ez badakigu Gureak egin du. n

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Iñaki Friera | 2010-07-08 17:20:22

    Gemma, dudarik gabe beti dugu zer ikasi eta uste dut zure artikuluak horretarako bidea ematen didala, emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa identifikatzeko bidea alegia. Nahiko nuke hemendik aurrera hura ere gogoan hartzen ikastea, baina zaude ziur nire nobelaren asmoetan oso gutxi dagoela sentsazionalismo-nahitik eta gehiago beste indarkeria haren aurkako ahots bat altxatu nahi izatetik eta indarkeriaren aurka elkartzen diren emakumeei eta zulo beltzetik irteteko gai direnei buruzko narrazio batetik. Sentsazionalismoan erori banaiz, ez dut uste baina..., zaude ziur ez zela hori nire helburua. Ondo segi.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza