Astekaria

 Bertso berriak 

Udako jaien aurrekontuari jarriak

Xabier Paya

Xabier Paya


2237. alea
2010-07-04
alde 0    kontra 0
I
Berriki guregana heldu da
azken lege europarra:
tamalez gerrikoa gehiago
gogor estutu beharra.
Gastatzen dena jaisteko, uda
berez ez da sasoi txarra…
Akaso Erreala izango da
aurten igo den bakarra.
II
Urtero San Fermin izaten da
jaien lehen zita udan,
oraindik sos asko xahutzen da
euskal zezenaren modan.
Hurrena korrikalari denek
pozik egingo dute lan
goizero “Pobre de mí” kantatzen,
baina INEMeko kolan.
III
Ondoren Gasteiz beteko zaigu
festaz, irriz, Zeledonez,
Florida, Zapa eta Kutxiko
zenbait “vaskit@” dotorez.
Kalera atera daitezela
euren betiko umorez,
parrandan baina kamisetekin,
ohiko blusak jantzi ordez.
IV
Europar legetik at gelditzen
aurten jai du Donostiak
han ere murriztu behar dira
lehenik ohiko izozkiak.
Bestalde, atera ez daitezen
beti hain su garestiak,

gauero ETBk eman bitza
berriz iazko guztiak!

V
Ai ama! Marijaia gaixoa
laster jarriko da triste,
nolabait Bilbo libratzen denik
arren ez dezala uste.
Udalak aitzakia jarrita
jada ez dena albiste,
Bilboko konpartsa denen txosnak
di-da kenduko dituzte.
VI
Azkenik sorta hau jarri nahi dut
lege etsenplu neurrira
kolpean pixkatxo bat murriztuz
nire silaben partida,
pasatuz zortziko nagusitik
soilik zortziko txikira;
bederen hala letra etzanak
erruz aurreztuko dira.

OHARRA: Lehen doinuarekin dena irakurri ondoren, irakurri bigarren doinuarekin hizki arruntak bakarrik, etzanak ez.

Doinua: 1.-“Norteko ferrokarrila”, 2.-“Pasaiako plazatik”

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza