Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Mexikoko Golkoko petrolio-ihesa, gero eta larriagoa

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2236. alea
2010-06-27
alde 0    kontra 0
www.themaritimeblog.com
(www.themaritimeblog.com)

Edo inork ez du egia esaten edo inork ez daki benetan zer gertatzen ari den. Ihesa gertatu eta gutxira, egunero 1.000 edo 2.000 petrolio tona isurtzen zirela esaten zen, baina une honetan gauza ziurra da egunero 4.000 tona gutxienez isurtzen direla. AEBetako hego-ekialdeko hainbat estatutako kostaldeetan nabaritzen hasi dira jada petrolio-orbanen eragina.

160 milioi tonatik gora isuri dira ekainaren 10era bitartean, eta amaiera ez da hurbil ikusten. Orain beste kezka iturri bat gehitu zaio lehengoari: zer gertatzen ari da itsas hondoan? Petrolioak urak baino dentsitate txikiagoa duenez, berez lurrazalera jotzen du, baina isuria 1.500 metroko sakoneran gertatu denez zientzialariek ez dakite ziur petrolioak zer portaera izango duen. Izan ere, zientzialariek hainbat sakoneratan petrolio-ibaiak detektatu dituzte urarekin nahastuta, eta erabat ezezaguna da ibai horiek zer eragin izango duten inguruko ekosistemetan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza