Astekaria

 Bertso berriak 

Zuri, zurekin, baina zu gabe

Aitor Albistur

Aitor Albistur


2234. alea
2010-06-13
alde 0    kontra 0


I
Amets bat den
zirrarara
hurbiltzea den
zirrara
sentitzean,
ez ikara,
ez bidea,
ez da traba.
Amets bat ze
amets da ba,
arriskatzen
ez bagara?
Amets bat ze
amets da ba,
loa galtzen
baldin bada?
II
Tamalez hain
aspaldiko
egoera
politiko
antzu bezain
kaotiko
honek denok
gaitu ito.
Pentsatzen dut
nirekiko
joan ote
den betiko…
Pentsatzen dut,
nirekiko
ez ote den
itzuliko…
III
Aste egun
edota jai
egunetan
kezka jarrai
honen erruz
mila ezbai
gure baitan
dauzkagu zai…
Non zauden ez
dut jakin nahi
nahiz eta ez
egon lasai…
Non zauden ez
dut jakin nahi
baina ondo
al zauden bai!
IV
Joan zinen
egunaren
oroitzapen
nahiko garden
bat dut eta
geroaren
esku denok
nola gauden…
Egunero,
egun haren
menpe nola
bizi garen…

Egunero,
egun haren
oroitza zein
gogorra den!

V
Beraz, gauden
egoeran,
une txarren
piztueran,
esperantzak,
ahal den eran,
pizten gaitu
gorabeheran.
Argirik ez
da soberan
nahigabeen
pasaeran…
Argirik ez
da soberan
tunel beltzen
irteeran…
VI
Saminean
aitzindari
den herriko
jendeari
nahiz begira
egon adi,
ez, ez zaio
deus nabari.
Egizu lo,
ameslari,
eta heldu
bizitzari!
Egizu lo,
ameslari,
eta eutsi
ametsari

Doinua: Itsasoa laino dago

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza