Astekaria

 Txandan 

Espezie bakarra

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2233. alea
2010-06-06
alde 0    kontra 0
Andoni Mujika
Andoni Mujika

Azken asteotan bizi izandako gertakari batzuek eragin zuzena izan dute nire pentsamendu antagoniko honetan. Honetara esanda, une batzuetan uste dezaket gizaki bakoitza ze ezberdina den eta, minutu batera, ze berdina. Denean oso urruti daudenak ere zein klonikoak diren ikusi dut garbi. Eta kuriosoa den gauza bat ere gertatu zait gogoeta honekin: gure espeziea hain berdina eta uniformea dela ikusi dudan momentuetan, ezaugarri miserableren batengatik izan da. Ezberdinak garela ikusi dudanean, ostera, arrazoi nobleren batengatik izan da. Egia esanda gainera, ez dut hain antagoniko antzematen nire barrua (eta burrua) gaur. Espezie bakarra gara. Garbi xamar dago beraz, ingurua, eta nire barrua ere bai –azken hau aitortzea ondo kostatzen zaidan arren– miserabletxo ikusi ditudala. Mendekua jarriko dut horren adibidetzat. Nire lagun estimatu batek dio, eta badaki, oso gurea dela, naturala nolabait esateko, beharrizan humano hori: mendekurako grina. Baina txarrena ez da izan horrekin jabetzea. Txarrena izan da mendeku nahia janzteko eta arrazoiz betetzeko daukagun gaitasuna konprobatzea. Eskularru zuriko gezurrak. Eta jasook ere ze mundano garen eta diren. Ni, ni eta ni.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza