Astekaria

 Kultura 

Dokumentalak ikusgai ARGIA.com-en

Lander Arbelaitz

Lander Arbelaitz


2232. alea
2010-05-30
alde 6    kontra 0
Dokumentalak euskaraz www.dokumentalak.com helbidean
Dokumentalak euskaraz www.dokumentalak.com helbidean

Bi astean behin euskarazko dokumental berri bat gehitzen joango gara www.argia.com/multimedia/dokumentalak helbidean. Dokumentalen baldintza bakarra euskaraz edo euskarazko azpitituluduna izatea da. Honela, euskarazko lan luzeen biltegi eta euskarazko bideo dokumentalez gozatu nahi dutenen erreferentziazko atari bilakatzea da helburua.

Oraingoz hiru dokumental daude ikusgai: Iparraldea XXI, To Shoot an Elephant eta Ni Basatia Naiz. Hauek izango dira hurrengoak:

* 13M (Martxoaren 11n Madrilgo atentatuen biharamunean, Iruñean Angel Berrueta okinaren hilketaz, Eguzki Bideoak)

* Su eta lore artean (Estonian 2007an izandako liskarren testuinguruan bertako errusiarren integrazioa jorratzen du, Lander Arbelaitz eta Rob van Elburg)

* Itsasoaren Alaba (GALek hildako Mikel Goikoetxea Txapela-ren alabak bere aita izan zenari buruz egindako dokumentala, Josu Martinez, IPES).

Argia.com helbidean topatuko dituzun dokumentaletan Eguzki Bideoak kolektiboak egindakoak nabarmendu nahi ditugu, euren katalogoan euskaraz edo euskarazko azpitituluak dituzten lan guztiak Argia.com atarian sareratzen joango baitira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza