Astekaria

 Termometroa 

Bestelako politika fiskala egingarria da

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2232. alea
2010-05-30
alde 0    kontra 0

Hego Euskal Herriko herritarrak beren Ogasunekin kontuak egiteko garaian dira. Ogasunak kexu dira, azken aldiko ekonomia eta finantza krisia dela-eta, zerga-hobarien bilketa nabarmen jaitsi delako. Kutxa foral horietatik edaten duten gobernuak berriz, jada hasi dira guraizea sartzen murrizketak egiteko. Murrizketa sozialak dira, eskubide sozialen murrizketak. Beti bezala, murrizketek ahulenei eragingo die: langileak, herri sektoreak, dependentzia taldeak... Murrizketak iragarri dituzte osasunean, enplegu publikoan eta laguntza sozialetan.

Aitzitik, gobernuak dira, euren politika neoliberalarekin, zerga-hobariaren bilketa hori jaitsi izanaren arduradun. Beraiek erabaki dute aberastasun handiengan Ondarearen Gaineko Zerga ezabatzea, eta aberastasun handi horiei PFEZan abantailak aplikatu dizkiete. Beraiek dira enpresei euren etekinengatik ordaintzen duten sozietateen errenten gaineko zerga pixkanaka jaitsi diena. Beraiek dira sektore liberal eta profesionalen iruzur fiskala modu eraginkorrean eteten ez dutenak. Ustelkeria fiskala posible egiten dutenak. Eta beraiek dira, baita ere, erabakitzen dutenak ekarpen fiskalak makroproiektu antisozialetara bideratzea, aurrez eztabaidarik egin gabe eta herritarrei galdetu gabe. Adibidez, dirua dago AHTarentzat, baina ez laguntza sozialak eta osasuna hobetu eta dependentzia gutxitzeko.

Gobernuen eta euren administrazioen eskuetan dago egoera hau aldatzea politika fiskala moldatuz: zerga-bilketa handitu eta presio fiskal gehiago eginez –batez ere aberastasun handiengan, eta enpresa eta finantza erakunde handiengan– bai eta iruzur fiskala eragotziz ere. Hori da Hego Euskal Herrian aste honetan egingo den greba orokorraren aldarrikapenetako bat.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza