Bakerako Hezkuntza Plana deritzona berbagai zutela entzun genion Arantxa Urretabizkaiari Euskadi (España da) Irratian, berak eta Felipe Juaristi halako idazleek aspaldi gainditu zutela beldurra, aspalditik daudela bat eginik ETAren terrorismoak eragindako biktimekin. Beraiek askatasun osoz mintzo dira, inoren eraginik, inoren agindurik, ezelango ideologiaren doktrinaren arauetatik aske idazten dute, ez dira inoren menpeko. Besteok uztarripean bizi gara, ETAkoek zein berau babesten dutenek noiz, zer, zelan idatzi aginduko diguten esklabo. Geuk ere gure ondorengoek eskoletan gutxienez XX. mendetik gaur egun arte Euskal Herrian gertatutakoaren berri jakin beharko luketela deritzogu. Konta diezaiegun nortzuek eta zergatik eragin eta irabazi zuten 1936ko Guda Zibila. Azal diezazkiegun Hego Euskal Herrian hogeita hemezortzi urtean milaka euskaldunen kontra diseinatutako esterminio politikaren funtsak. Konta diezaiegun Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuako euskaldunek Lehen Mundu Gerran edota Aljeriakoan pairatutakoak. Konta diezaiegun zein testuingurutan sortu zen ETA eta zergatik iraun duen gaur egunera arte. Konta diezaiegun ETAren borroka armatuaren ondorioz pertsona asko hil direla, sufrimendua itzela –izan– dela. Konta diezaiegun Espainiako Gobernuak sufrimendua ekidin beharrean elikatu egin duela, gaur egun Eusko Jaurlaritzan daudenek sortu zutela GAL eta GALek pertsona asko hil zituenez, sufrimendua itzela –izan– dela. Konta diezaiegun Euskal Herrian dauden polizia indar guztiek torturatu dutela, askotan heriotza eragin arte. Konta diezaiegun Bakerako Hezkuntza Plana adostu dutenek ezkutatu egiten dutela tortura, Marixabel Lasak ezkutatu egiten duela tortura, Rodolfo Aresek torturatzea agindu duela, Jose Antonio Pastorrek torturatuei salaketarako eskubidea ere ukatzen diela, Patxi Lopezek torturak baimentzen dituela. Konta diezaiegun hegitik egira. Arantxa Urretabizkaiaren arrazoiak aintzat hartuz gero, ausarta izatea botere osoa dutenen alde jartzea da, iritzi publikoa norabidetzen duten komunikabide publiko edota pribatu indartsuenetan idatzi zein berba egitea, Guardia Zibilak Naia Zuriarrain eta Saioa Agirre torturatu eta sexualki jazarri zituela ez salatzea da. Guri zehatzago azaldu beharko digute zergatik den horren arriskutsua indar armatuak, epaileak eta kartzelak gobernatzen dituztenen alde idaztea.
4# | jude | 2010-05-25 10:00:58
Entzun nahi ez denean:
Batzuetan alperrik aritzen gara. Horietan, ekintzak izaten dira hitz borobilenak, ulerterrazenak.
Horrelako tertulietan, sufrimenduaren parte haundi baten ukazioa ematen denetan, ezkutatu nahi duten horren agerpen zuzena eta zehatza egin beharko litzateke, nire ustez.
Argiago:
(Euskadi irratiaren ("irratiako" esaten dute) tertulian):
- La educación debe servir para inculcar a las nuevas generaciones el valor de la pluralidad, el horror del terrorismo, bla bla bla.....
Erantzuna:
- "Me cogieron los testículos. Me aplicaron una descarga eléctrica de X voltios. Me hicieron beber mi orina en una bañera, pues era el único método para no ahogarme. Beber y comer mi vómito, mi orina, desde la bañera.
Me......
Cuando salí, oí en una tertulia de radio euskadi que había sol y buen tiempo, Arantxa Urretabizkaia habló ese día, lo recuerdo, sobre las últimas tendencias en peluquería progre, y después mencionaron algo sobre el no respeto de los derechos humanos por parte de ETA. Landaburu dijo algo de transversalidad.
Fui a casa andando, con las piernas arqueadas, y es que....".
3# | Xabi | 2010-05-17 12:02:26
Aupa Gotzon, agian neu irakurle kaxkar eta motza. Kontua da badela hor jauzi bat nik galdu dudana, ziurenik Arantxa Urretabizkaiaren hitzak galtzeagatik, berak esanda eta zuk transkibatutakotik aipaturiko beste guztien ukamenera egiten duena. Aintzat hartzen diren Urretabizkaiaren arrazoi horiek falta zaizkit berak egindako botereren alde jartzea eta ausardia lotzeko; agian Hezkuntza Planaren edukiak /eta horiek bakarrik) aldarrikatu zituelakoa edo. Bestelakoan ados erabat idatzitakoekin, badira ahotan hitz potolo eta ederrak dituztelarik zuk esandakoak ikusi nahi ez dituztenak , baita beste batzuk ikusi nahi ez dituztenak ere. Eskertzen da erantzuna.
2# | gotzon | 2010-05-17 10:36:25
aupa xabi
ni bai idazle kaxkarra, begibakarren kontra idatzi gura eta begibakarren buru agertu, minaren patrimonializatzearekin kontra idatzi gura eta kontrako ulertarazi.
1# | Xabi | 2010-05-17 09:29:14
Eta orain besteren batek egin dezala iritzi artikulua esanez artikulu honetan honakoa eta halakoari buruz hitz egin ez denez salagarriak diren beste mila gauza esan nahi dituela. Eta jarraituko dugu denok itsu, hala hobe esanda, begibakar. Nik begi bakarra izan eta besteei eurena kendu nahian, nire mina arinduko ote zaidan.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa