Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Martera bidaia 2035. urtean

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2228. alea
2010-04-29
alde 0    kontra 0
Marte
Marte planeta

Gizakia, ilargira ailegatu zenetik igaro diren 40 urteetan, espazioa ezagutzen saiatu da, baina planetetarako jauzia etenda du. Plan asko egin izan dira urte hauetan, baina krisia edota istripuak direla medio, gehienak bertan behera geratu dira.

Apirilaren erdian, Barack Obamak NASArako dituen asmoen berri eman zuen. Horiek betez gero, Marterako bidean jarriko da espazio-agentzia, baina aurretik Lurraren eta Marteren arteko asteroide batean jarriko du lehen helburua. Asteroideek atmosferarik ez dutenez, erraza izan daiteke beraietan lur hartzea, eta ez da ahaztu behar interes zientifiko handikoak direla, unibertsoaren osagaiez informazio ugari eman dezaketelako. Baina esan dutenez, 2025. urtera arte itxaron beharko dugu bidaia hori egiteko.
Martera joatea askoz zailagoa da. Nagusiki, ontziak espazioratzeko behar diren jaurtigailuetan dago gakoa, egungoek baino askoz ere ahalmen handiagoa eduki beharko baitute. 2035. urtean egin genezake lehenengo bidaia Martera, baina horretarako, hamarkada honetako erdialdean prest egon beharko du jaurtigailuak.

Asmo horiek abian jartzeko beharko den dirutza ez da nolanahikoa izango.  Horren adibide ditugu Obamak datozen bost urteetarako esleitu dituen 6.000 milioi dolarrak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza