Astekaria

 Termometroa 

Esne merkea edo kalitatezkoa?

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2228. alea
2010-05-02
alde 0    kontra 0

Azkeneko hamarkadan esne ustiategien %80 desagertu da Hego Euskal Herrian. 800 ustiategi baino gutxiago geratzen da orain. Erritmo hori mantentzen bada, esnezale sektorea denbora gutxian desagertu egingo da. Sektore hori galduz gero, gure baserriek eskaintzen diguten kalitatezko esnea ere galduko da. Eta beste sektoreetan egokitzen errazak ez diren milaka lanpostu galduko dira baita ere. Jasaten ari diren birmoldaketa ikaragarria da: %64 murriztu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta %48 Nafarroan. Hori ondoriozta daiteke esnearen merkaturatzeaz joan den astean Bilbon izandako eztabaida batetik. EHNE sindikatuaren eta esne industria ordezkatzen duten enpresen artean –Zamorako Gaza, Euskal Herriko Kaiku, eta honekin kolaboratzen duen Kordobako Covap– egin zen eztabaida hori. Larritasuna areagotuko da 2015 urtean, Europar Batasunak merkatua liberalizatzen duenean. Espainiako Estatuan prezioak %15 jaitsiko dira. Nahikoa da esatea esnezalearentzat produkzio kostua litroko 35 euro zentimotan dagoela, baina banaketa enpresa handiek 28 eta 30 zentimo artean ordaintzen dietela.

Zergatik egoera larri hori? Agerikoa da bi produkzio eredu daudela. Alde batetik intentsiboa, industriala, produkzio merkea lehenesten duena, enpresa handiek eta administrazioek lagundua. Eta bestetik kalitatezkoa, gure abere esplotazioetatik datorrena, EHNE sindikatuak eta baserritarren zati batek defendatua. Erdian kontsumitzaileak daude. Horiek, baserritarrek ezin eskaini dizkieten erraztasun guztiak eta prezio merkeak aurkitzen dituzte merkatal guneetan. Administrazio publikoek, ez badute esnezale sektorea desagertzerik nahi, kalitatezko esnearen kontsumoa bultzatu beharko lukete eta laguntza gehiago bideratu. Ez industria handietara.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | I | 2010-05-03 11:12:26

    Egunon:
    Ni kontsumitzailea izanik, zer egin dezaket, egora honen aurrean?
    Nik argi dekot, kalitatea nahi dudula, baina dendetara joaten naiz eta ez dakit nolako kalitazteko esnea erosten dudan (batzuetan garestiena, horrek ez du esan nahi kalitaztekoa denik, noski).
    Baserritarren alaba naiz, eta badakit zein gogorra den sektore honetatik bizimodua ateratzea...
    Pentsatzen dot euskal herritarren betebeehar bat, jaten eta edaten ditugun jakien kalitate eskatzea dela. Honela gure herrian galtzen ari den sektore baten egoera ere hobetu behar dugula eskatu beharko genuke.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza