Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Ainhoa Aierbe

"Ez gara hain inportanteak"

Eta aktoreak ekintzaileak balira?

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2228. alea
2010-05-02
alde 0    kontra 0

Hara ñoñostiar bat!

Donostian oso pijo eta oso klasikoak daude, baina alde zaharreko giroa zer? Auzoak ere  marko inkonparablea dira?

Lasai, 2016ko kultur hiriburua izango zarete...

Ezetz espero dut. Hiri kulturala izateko kultura bultzatu behar da, ez fatxadari distira atera. Horretarako ez dago krisirik. Teatro asko eta antzerki gutxi.

2016an Goenkalek hortxe jarraituko du ba.

Hipoteka ordaindu arte jarraitu dezala! Bukatzen den egunean jendeak faltan botako du. Badakizu ez duela inork ikusten baina denek dakitela Leonorren berri?

Ez da izango?!

Gizakiaren kontraesanak. Lotsa ematen digu kontsumitzen ditugunak produktu onenak ez direla aitortzeak. Goenkale ere ez da, baina zer? Ziur produktu okerragoak kontsumitzen ditugula.

Komeni zaizu hori pentsatzea, egiten duzuna egiten duzula, beti izango baitzara Leonor.

Errealitatea da. Telebista etxean daukagu, antzokia ez. Ez dakizu zenbat aktore bikain dauden ofiziokook eta oso antzerkizaleek baizik ezagutzen ez ditugunak.

Erretxinduta bizi diren horietaz ari zara?

Jende askok sufritzen du horrekin, baina antzerkiak ez du telebistaren indar mediatikorik. Goenkalen 20.000k ikusten bagaituzte, antzerkian 100ek.

Horrela baloratuko da aktorearen sortzaile fazeta!

Guk baloratzen dugu nola prestatzen den zirujau bat? Badakigu tabernari batek zenbateko esfortzua egiten duen taberna zabaltzeko? Guk gurea egin behar dugu eta kito. Jendearen gustukoa bada ondo eta bestela... Ez gara hain inportanteak. 

Horixe bera pentsatu dut zuen lana zer prekarioa den ikusita.

Orain artean zortea izan dut baina pentsatze hutsak antsietate handia sortzen dit. Ia-ia heriotzan pentsatzeak bestekoa. Horregatik hainbat arlotan lan eginez aktibo egoten saiatzen naiz.

Harrapatuta zaudela, alegia.

Ofizio honetan, ezezkoak eta baiezkoak oso garesti ordaintzen dira. Inoiz sentitu izan dut adarra jotzen ari zitzaizkidala, baina batzuetan ezin da ezetzik esan.

Aizu, jubilatu bezperetan casting-etik casting-era ibiltzea ez dago hain gaizki, e.

Horrela ibiltzea baino nahiago dut gosariak emateko taberna bat ireki, talde amateur bat  osatu, eta gure lantxoak bultzatzea.

Gosariak emanez salbatuko duzu zuk euskal zinema!

Ingelesek, frantsesek ala katalanek euren zigilua duten gisan euskal zinemak zigilu propioa behar du? Zer komeni zaigu, denona ala bakoitzarena den zigilua? Ondo gosalduta erantzuteko galderak dira!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | ere | 2010-07-11 15:50:34

    EH independentzia behar du horrela gure ekoizpen kulturala defendatzeko tresna egokiak izan ditzagun estadu propioa izanez bakarrik lortu ahal izango dugu iraun bai kultur mailan eta bai kirol arloan egiten dena legaldu eta salbatzeko

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza