Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Jokin Etcheverria

“Badut morboa bainujantzia ipintzen dudanean”

Aritz Galarraga

Aritz Galarraga


2227. alea
2010-04-25
alde 0    kontra 0

Korroskadak eta bidaiak egiten ditu, gastu guztiak pagatuta, noski.

BURP! Barka, bazkaldu berritan nator…

Lasai, lasai, eta on egin.

Bask Underground Report. Saio berritzailea, prefosta. Edo freakya?

Barre egiten dugu, jolasten gara fikzioa kokatzera mundu errealean… Horretarako nahiko berritzailea da. Freakya? Ez dut ulertzen hitza, ingelesetik dator, ezta?

Arrazoi duzu, ez dakit nor den freakyago: BURPen agertzen direnak, BURP ikusten dugu… barka, dutenak edo BURP egiten duzuenok.

Saioa hasi dudanetik anitzetan entzun dut freaky hitza. Freakya baldin bada zure berezitasuna eta gustua asumitzea, espero dut freakya naizela. Luxua da gure mundu globalizatuan.

Ikusle freak… jesus, fidelak behintzat badituzue. Hirugarren denboraldia hasi berri duzue.

Berritasunak ikusiko dituzue: Euskadin mugituko gara gure Burponetarekin BURP espiritua hedatzeko, eta jaiak egingo ditugu hilero LeBukowskyn, taldeak eta performanceak zuzenean.

A ze pagotxa. Chiloé programarekin bezala, ezta?

Erantzungailu automatikoa piztuko dut: bai, bai, suertea da!

Aizu, baskongadoek pagatzen dizkizugula bertako bidaiak, e…

Espero dut pozik zaretela saioarekin, zuen turista profesionala naiz. Eta ez baldin bazarete pozik, espero dut zuen zergak ordaindu behar ez izatea. Ez zait iristen!

Egia da Maider Egues joatean zerbait galdu zuela saioak…

Dependitzen du norentzat: esan didate badudala morboa bainujantzia ipintzen dudanean.

Baten batek pentsatuko du, zertan da frantses hau hemen aurkezle?

Iparraldeko aurkezlea ukitu exotiko bezala ikusten ahal da.

Hegoaldekook idealizatuta dugu Iparralde. Eta alderantziz?

Hastapenean hegoaldera joaten nintzen goizero tortillak jateko, eta orain nire herriko croissanten falta dut, egia da.

Plazer lurtarrak ETB3-ko izarra izateko!

Izarra? Bosgarren operazioa egin dut sudurra laburtzeko, eta limusina dut zain Kate Mossekin zerbait hartzeko. Baina azkenean Erramun Martikorenak deitu dit ea txuleta bat jango dugun.

Telebista korearrak ere elkarrizketatu zaitu eta!

Bai, banbu oihan batean. Jendea pozik da gure taldea errezibitzeaz haien herria aurkezteko eta ni ere pozik naiz Euskal Herriari buruz hitz egiteaz.

Estilo bat sortu duzue behintzat: dena oso funny, oso funky, oso smily.

Peace, unity, love and having fun.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza