'Saharan musika jasotzeko zailtasunak dituzte; horrek eragina du musikaren garapenean'


2010ko apirilaren 25an

Nolatan bururatu zitzaizuen halako bilduma egitea? Nolakoa izan da prozesua?


Felipe Kortajarena Musikherriako kideak Saharara hainbat alditan jo du eta hango musikari batzuk ezagutu zituen. Euskal Herriko eta Saharako kanten bilduma egitea bururatu eta Musikherriako taldeei parte hartzeko gonbidapena egin zigun; eta horietako batzuk lanean jarri ginen. Azkenean bilduma anitza eta dotorea gelditu dela uste dugu.

Saharako hainbat musikarik esku hartu dute; han dituzten zailtasunak kontuan hartuta, erraza izan da?


Zeresan handia izan du Gasteizen bizi izandako Hababa musikariak. Hainbat kanta pasa dizkigu, baita berak ezagutzen dituen beste musikari batzuek ere. Han badira musika taldeak eta gero eta estilo anitzagoak lantzeaz gain, musika instrumentu gehiago erabiltzen dituzte, baina nabaria da kanpoko musika jasotzeko eta entzuteko zailtasun handiak dituztela. Eta horrek eragina du musikaren garapenean.

Bilduma hau zuen aspaldiko helburu baten barruan kokatzen da…


Bai, beste disko askoz gain, bost bat bilduma kaleratu ditugu: AHTren kontra, ikasle abertzaleen alde… Musikherria herri mugimendua da eta borroka konkretu batzuei laguntzen ahalegintzen gara. Hala, disko hau Sahararen aldeko elkarteen esku jarri dugu, jasotako diru guztia herrialde horri laguntzeko.

Diskoan ageri diren kantak espresuki bildumarako eginak daude?


Denetatik dago. Bilduma osatzen duten 20 piezetatik hamar bat berriak dira, eta gainontzekoak aurretik idatziak eta grabatuak. Gehienak Sahararen ingurukoak badira ere, bada gosearen, Afrikaren edo bestelako gai paraleloen gaineko abestirik ere.

Kasu batzuetan musikari euskaldunak eta sahararrak kanta berean batzea lortu duzue…


Bai, 121 Krew taldera Euskal Herrian bizi den Zhoeir arabiarra batu da; eta Mix6t taldeko bi kide ere arabiar jatorrikoak dira. n

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude