Toni Strubell i Trueta ::Hasta aquí hemos llegado.
Ttarttalo
orrialdeak ::148
prezioa ::14,25€
Toni Strubell i Truetak orain dela bi urte esan zuen nahikoa zela. El moment de dir prou (“Aski dela esateko unea”) argitaratu zuen. Orain, Elkar taldean gaztelaniazko liburuak publikatzen dituen Ttarttalo editorialaren bidez, Cervantesen hizkuntzan irakur daiteke, Hasta aquí hemos llegado izenburuarekin. Herrialde Katalanetako gaur egungo egoera politikoaz idatzi du Strubellek. Bere ustez, Kataluniako gizartea nazkatuta dago marko politiko espainiarrarekin. Pentsalari kataluniarrak gogoeta egiten du frankismoa bezalako gaiak tratatzeko oraindik dagoen tolerantziaz, diktadura gainditzeko ezintasunaz, katalanofobiaz... Azken urteotan independentismoak bizi duen gorakada ulertzeko oso aproposa.
2# | Neus Roca Xirinachs [Facebook bidez] | 2010-03-31 10:10:51
Kaixo,ni katalana naiz,vivo tb en catalunya,baina abuztuak Oiartzun oporretan, en la sociedad de Karrika auzoa intento leer argia cuando son fiestas.
Salut.
1# | Xabi Zura [Facebook bidez] | 2010-03-31 10:10:06
hontaz ihardun justun salvador cardusek. Garate-ren blogan -nabarra- laburpena. http://nabarra.blogspot.com/2010/03/salvador-cardus-en-donostia-y-en-irunea.html
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa