Astekaria

 Bertso berriak 

Eraikuntzari jarriak

Aitor Albistur

Aitor Albistur


2224. alea
2010-03-28
alde 0    kontra 0

I
Eraikuntza den mundu
ilun honetara,
batzuk oharkabean
ailegatu gara.
Euroa onartzean
Jaungoiko gisara,
bere premisa dator
guztion baitara:
zer erosirik dela
zer saldurik bada.

II
Hamaika arkitekto,
aparejadore,
ingeniari mota
eta promotore
dotrina aplikatzen
dabiltza dotore:
ahal den gutxien eman,
ahal den dena gorde.
Eta norberarentzat
baldin bada hobe…
III
Lursail huts erdi ahaztu
bat izan zena lehen
negozioa denez
eraiki ondoren,
hara eraikuntzaren
tranpa non dagoen:
guztiek irabazten
dutenez nabarmen,
begi-bistakoa da
zeinek galtzen duen…
IV
Nahiz beti ez dabilen
hitzetik hortzera,
agintariek duten
ardura hortxe da.
Kulparik ez dutenek
ohi duten antzera,

lehen harria ez dute
botatzen, bai zera!
Obraro baitoaz lehen
harria jartzera.

V
Polikiroldegiak,
museo gehienak,
errepideak, tunel
argiztatuenak,
etxebizitzak eta
gainontzeko denak,
zer dira, gizarteak
behar dituenak
edo behartutako
gizartearenak?
VI
Bizi izandakoen
oroitza bizirik
manten dadin, bihotzak
sorta idatzi dit.
Eta nik behintzat ez dut
zalantza izpirik:
gure mundu honetan,
zer den ikusirik,
kontzientziak ez du
kabida handirik.

Doinua: Hamalau heriotzena

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza