Astekaria

 Termometroa 

Administrazioak eta gastu sozialak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2224. alea
2010-03-28
alde 0    kontra 0

Joan den astean bi albiste garrantzitsu izan ziren, Hego Euskal Herriko administrazioak neoliberal gisa deskribatzen dituztenak biak ere: Sanz buru den Nafarroarena eta Lopezen Euskal Autonomia Erkidegoarena. Nafarroan erabaki dute gastu soziala murriztea Osasunbidea-ko enplegua paralizatuz, hau da, osasun publikokoa. Ordezkapenak geldiarazi dituzte, bai behin behinekoak eta baita erretiroei dagokienak ere, kasu bakoitza aztertu nahi dute erabakitzeko ea ordezkapena egitea beharrezkoa den ala ez. Botika batzuk ezabatzen ari dira eta generikoak sustatu dituzte. Ez dago arazorik dirua beste proiektu faraonikoetan gastatzeko. Nafarroako arduradun politikoek gastu soziala ahulenei murriztu die: osasun publikoaren erabiltzaile diren herri sektoreei.

AEn 600 milioi euroko kreditua eskatzea erabaki dute, diruzaintza “zero eurotan” dagoelako eta Espainiako Gobernuak ez duelako argi berderik ematen aurtengo 2.050 milioi euroko zorpetzerako. EAJk ziurtatu du diruak egon behar duela, 2009ko azken lauhilekoaren batez besteko saldoa 2.209 milioi eurokoa zelako eta 2010eko urtarrilean 1.320 milioi euro zeudelako diruzaintzan; gainera, otsaileko lehen astean, foru ekarpenen kontura “mila eta bostehun eta koska milioi” euro gehiago gehitu zitzaizkien. Hori horrela bada, Lopezek eta Gobernuak oso ondo esplikatu beharko dute zergatik martxoan “zero eurotan” dagoen diruzaintza. Egoera horrek frogatzen du euskal erakundeek finantza eta ekonomiaren autonomian dituzten mugak. Gainera, Gobernuaren izaera neoliberala erakusten du, nahiago baitu aberatsentzako zergak gutxitu eta zerga iruzurrari aurre ez egitea, diruzaintza negargarri utziz, gastu sozialean izan ditzakeen ondorio logikoekin... Horrek ez die eragotzi ordea, 57 milioi euro ematea San Mames klub pribatuari!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza